Saio ederra egin dute Malerrekako Bertso Eskolakoek Elgorriagan

Ttipi-Ttapa mai 13, 13:30 Malerreka   Elgorriaga

Joan den ortzirale arratsaldean Malerrekako Bertso Eskolako ikasleek bertso saio esperimentala egin zuten Elgorriagako ostatuan. Giro goxo bezain ederrean bertsoekin esperimentatzeko aukera paregabea izan zuten bertaratutakoek eta merienda eder batekin borobildu zuten ilunabarra.

Testua eta argazkia: Malerrekako Bertso Eskola

579 langabetu zeuden apiril hondarrean Doneztebeko enplegu bulegoan izena emanak

Ttipi-Ttapa mai 08 Mendialdea

Martxoan baino hamar guttiago dira

579 langabetu zeuden Doneztebeko Enplegu Bulegoan izena emanak apiril hondarrean, martxoan baino hamar guttiago. Langabetu gehien duen zerbitzuen arloan hamar langabetu guttiago daude apirilean (429). Industria arloan, aldiz, hiru langabetu gehiago zeuden apiril hondarrean (83) eta eraikuntza arloan mantendu da langabetu kopurua (30). Nekazaritza-abeltzaintza arloan, berriz, bi langabetu gehiago zeuden (12). Aitzinetik lanik egin gabekoen artean bortz langabetu guttiago zeuden (25). Ondoko koadroan herriz herriko datuak eta urtez urteko konparazioa ikus dezakezue.