‘Zer dira gaitasun handiak?’ galderari erantzun asmoz hitzaldia izanen dute Lesakako liburutegi publikoan maiatzaren 9an, ortzegunean 18:30ean. Lesakako udalak eta Nafarroako Gaitasun Handiko Elkarteak (ANAC) antolatu dute solasaldia, Lesakako liburutegi publikoaren laguntzarekin.
Berako Udalak Komikialdia antolatu du aurten lehenengoz Beran. Komikiaren inguruko zikloa da Komikialdia, eta aste honetan eta hurrengoan izanen dira ekitaldi nagusiak. Azken asteetan, aldiz, komikigintza lantzen ibili dira herriko lau ikastetxetako ikasleak Joseba Larratxeren laguntzarekin.
Akelarre Kulturguneak Ekologista naiz baina… liburuaren aurkezpena antolatu du bihar, maiatzaren 9an, 18:30ean. Gorka Egia Arregi egilea izanen da solasaldian.
2024ko Sanferminetako programaren azala eta bestak iragarriko dituen kartela aukeratzeko lehiaketa deitu du Lesakako udalak, herrian sortu edota bertan bizi direnentzat. Lanak udal bulegoetan aurkezteko epea maiatzaren 17ko 13:00etan bukatuko da, lehiaketa hauetan ohikoa den sistema erabiliz.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |