Bederatzi taldek parte hartuko dute Leitzako I. Areto Futbol txapelketan

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 27a, 14:30
Areto futbol txapelketa antolatzen duten lehenbiziko aldia da.

Martxoaren 28tik 30era bitartean jokatuko dituzte partiduak Leitzako Anikote kiroldegian eta sarrera librea izanen da. Aurrera Kirol Elkarteak eta Leitzako gazte talde batek antolatu dute estreinakoz txapelketa eta Leitza, Lekunberri, Berastegi eta Iruñeko bederatzi taldek eman dute izena.

Martxoaren 28an, ostegunean, 08:00etan hasiko da txapelketa eta 21:00ak arte jokatuko dituzte lehenengo kanporaketako partiduak. Apirilaren 29an, ostiralean, 10:00etatik 22:00etara segiko dute lehian eta arratsalderako jakinen dute zeintzuk izanen diren final laurdenak jokatuko dituzten zortzi taldeak. Final laurdenak, ostiralean jokatuko dituzte 18:00etatik 21:00etara. Finalerdietara pasa diren taldeak zehaztuta, apirilaren 30ean, larunbatean, erabakiko dira irabazleen izenak. Finalerdiak 11:00etan eta 12:00etan jokatuko dituzte, 16:00etan hirugarren eta laugarren postuak erabakitzeko partiduak eta 17:00etan finala.

Hamasei urtetik gorako neska-mutilek parte hartuko dute txapelketan. Talde gehienak mutilek osatutakoak izanen dira, baina Leitzan osatu duten taldeetako bat mistoa izanen da. Talde irabazleak 300 euroko saria, garaikurra eta Leitzako Peritza tabernan 10 afari irabaziko ditu.  Bigarren postuan sailkatzen denak, 200 euroko saria izanen du eta hirugarren postuan sailkatzen denak Leitzako Perurena Harategiko hanburgesa lote bat.

Ikusleek ere saria lortzeko aukera izanen dute. Larunbatean partidak ikustera joanen direnen artean Perurena harategiko sagardotegiko produktuen bi sorta zozketatuko dituzte. Zozketa sari banaketaren ondotik eginen dute 18:00ak aldera.

MARTXOAREN 28A, OSTEGUNA
10:00 BAXERRI-ASTON BILLA
11:00 PAPAJAS-BEASTI
12:00 AURRERA-SOLTEROS
13:00 SAMBA-AKETZAK
15:00 YO LO SOÑÉ-BAXERRI
16:00 BEASTI-AKETZAK
17:00 AURRERA-ASTON BILLA
18:00 SAMBA-PAPAJAS
19:00 YO LO SOÑÉ-SOLTEROS

 

MARTXOAREN 29A, OSTIRALA
10:00 BAXERRI-SOLTEROS
11:00 PAPAJAS-AKETZAK
12:00 AURRERA-YO LO SOÑÉ
13:00 ASTON BILLA-SOLTEROS
14:00 SAMBA-BEASTI
15:00 AURRERA-BAXERRI
16:00 YO LO SOÑÉ-ASTON BILLA
18:00 FINAL LAURDENAK

 

MARTXOAREN 30A, LARUNBATA
11:00 FINAL ERDIAK
12:00 FINAL ERDIAK
16:00 3. ETA 4. POSTUAK ERABAKI
17:00 FINALA

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun