Martxoak 8 (2024)

Martxoaren 8aren bueltan, zaintzaren errealitateari buruzko hausnarketa eginen dute Beran asteartean

Ttipi-Ttapa 2024ko mar. 1a, 14:00

Goldatz Berako Emakume Talde Feministak hainbat ekitaldi antolatu ditu martxoaren 8aren bueltan. Horien artean lehena, martxoaren 5ean, asteartean eginen dute. Berako zaintza errealitatearen egoerari buruzko hausnarketa kolektiboa eginen dute 19:00etan Beralandetan. 

Horrez gain, martxoaren 8rako ere hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Egun berean, ortziralea, burukoak egiteko tailerra eginen dute Toki Onako estalpean 17:30ean. Ondotik, 19:00etan brindisa eginen dute Auzoa ostatuan eta ordubete beranduago hasiko da Bortzirietako manifestazioa Altzateko plazan. Manifestazioa bukatzean, Bortzirietako emakume afaria eginen dute Espidobaitan.

Martxoaren 23rako, aldiz, Popperra, Afterra eta Utopia emanaldia antolatu dute Goldatzek eta Kataku elkarteak. 13:00etan izanen da Beralandetan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun