Agorrilaren 28ko Kontrabandisten Egunaren aurkezpena egin dute Saran

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 18:00
Amaia Saint Martin Sara Korrika elkartekolehendakaria, Jose Casaubon herriko kultura teknikaria, Fernando eta Ainhoa Etxegarai beratarrak eta Sarako Mathieu Gachen, Joan Huard eta Julene Etxeberri Pacheco lasterkalariak.

Arratsaldeko Kontrabandisten Lasterketaz gain, goizean Sorgina Trail lasterketa eginen dute eta bertze hainbat ekitaldi

Agorrilaren 10ean, asteazkenean egin dute Sarako Herriko Etxean Sarako Kontrabandisten Egunaren aurkezpena. Hor ziren lasterkalari batzuk, Sara korrika eta Herriko etxea. Beti bezala egun berezia izanen da egun hori, aurten agorrilaren 28an.

Goizean izanen dira astelehen eta ortzegunetan merkatua egiten duten ekoizleak. Sorgina Trail lasterketa, 7 kilometro eta erdi luzea eta 200 metroko desnibela duena, 10:30ean hasiko da, baina aitzinetik, 09:30ean Sorgina Trail ibilaldia ere eginen dute, denei irekia. Lasterketan izena eman daiteke www.pb-organisation.com webgunean, 8 euro ordainduta edo 10 euro bertan. Medikuaren agiria beharrezkoa da. Ibilaldian parte hartzeko 4 euro ordaindu behar da.

Sarako kantari eta trikitilariak ere ariko dira, Pauline eta Julietteren kontzertua, eta bazkaldu nahi duenak Zikiroa ogi tartean izanen du Olhain ikastolak antolatua. rratsaldean izanen da merkatua lehengo lanbide gauzekin, haurren herri kirolak, Iparraldeko eta Hegoaldeko aizkolariak, baita joaldunak ere… 16:30ean Kontrabandista ttiki haurrekin (1.000 metro eta 2.000 metroko lasterketak), taloak eta 18:00etan Sarako Kontrabandisten Lasterketa. Ondotik sariak banatuko dituzte eta eEguna airostua izanen da Cumbiam'bero txarangarekin. Antolatzaile eta langile guziak beztituak izanen dira lasterkariak bezala, ator zuri eta galtza urdinekin. Agian denbora goxoa izanen da eta ez orai bezain bero, suerte on deneri,              

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun