Xaretako musika taldeek kontzertuak emanen dituzte agorrilaren 13an Zugarramurdin

Ttipi-Ttapa 2022ko abu. 12a, 15:00
Zugarramurdiko Aho Zakil Konekxion taldeak urte honetan karrikaratu du bere lehen diskan eta larunbatean bere herrian joko du.

Zugarramurdiko bestak ofizialki hasi baino lehen, Xareta eskualdeko lau musika talderen kontzertua aditzeko aukera izanen da agorrilaren 13an, larunbatean 21:00etatik aitzinera Zugarramurdiko plazan. Senpereko Gezi, Zugarramurdiko Z.I.E.K. eta Aho Zakil Konekxion eta Urdazubiko Kamuts ariko dira eta sartzea urririk izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun