Iruñeko artzapezpikua Urdazubin eta Zugarramurdin izan da asteburuan

Ttipi-Ttapa 2017ko ots. 14a, 13:01
Francisco Pérez González artzapezpikua, Javier Aldabe apeza, Santiago Villares alkatea, Txomin Iribarren eta Cristobal Alzuiet zinegotziak eta Iriartea bentako nagusiekin.

Hainbat benta eta etxean dauden eriak bisitatu ondotik, Salbatore monastegiko elizan meza eman zuen 

Iruñeko artzapezpiku eta Tuterako apezpiku den Francisco Pérez González Urdazubin eta Zugarramurdin ibili da asteburuan.

 

Urdazubin, bertako eta Zugarramurdi, Erratzu, Arizkun eta Amaiurko apeza den Javier Aldaberekin herriko denda eta bentak bisitatu ditu, baita etxean eri dauden zenbait bizilagun ere eta ondotik, Salbatore monastegiko elizan meza eman du.

Nafarroan herriz herri ibiltzeko asmoa omen du artzapezpikuak eta Urdazubin, 60 urte baziren halako bisitarik jasotzen ez zutela.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun