Landibar Bentak irabazi du Dantxarineko III. Pintxo Hamabostaldiko lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 4a, 13:24
Partehartzaileak eta antolatzaileak, sari banaketaren ondotik.

Kalabazin- edo Kuiatxo-lasagna testura ezberdinetan aurkeztu zuen Tomás Ávila sukaldariak

Pintxoaren hirugarren hamabostaldiaren bukaera egin zuten igandean Dantxarinean. Goiz guztian zehar Ángela Basabe, Irungo Antxón jatetxeko sukaldaria, Igor Cubillo kazetari eta kritiko gastronomikoa, Nere Ariztoy turismo gastronomikoan aditua, Santiago Villares Urdazubiko alkatea eta Txomin Iribarren Dantxarineko Komertzianteen Elkarteko presidentea pintxo irabazlearen bila ibili ziren ziren bentaz benta. Zortzi Bentak parte hartu dute aurten: Lapitxuri, Agus, Landibar, Patxi, Peio, Paco, Mikelenborda eta Pantxo. Landibarrek aurkeztutako pintxoa suertatu da irabazle.

 

Landibar Bentako Tomás Ávila sukaldari irabazleak  kuiatxo- edo kalabazin-lasagna testura ezberdinetan pintxoa aurkeztu zuen. Epaileek pintxoen maila oso ona zela aipatu zuten.

Hamabost egunean zehar pintxoak dastatu duten jendearen artean Mutrikuko landa-turismo etxean asteburu bat zozketatu zen eta irabazlea Nades Noseychelles izan zen.

Facebooken bidez ere zozketa bat egin zen pintxo irabazlea bozkatu zutenen artean eta irabazlea Toribio Inda izan da.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun