Guillaume Levoy eta Pauline Bernis nagusitu dira Sara Korrika lasterketan

Ttipi-Ttapa 2016ko ira. 13a, 08:57
Sara Korrikako Pauline Bernis izan zen bizkorrena emakumeen artean. Argazkia: Sara Korrika.

Fernando Etxegarai beratarra bigarren eta David Nesprias saratarra bosgarren izan dira

Sarako besten baitan, larunbatean burutu zen Sara Korrika, 10,3 kilometro luze eta 374 metroko desnibel positiboa duen lasterketa. 135 korrikalarik bukatu zuten lasterketa eta denen buru, Guillaume Levoy izan zen (42:59). Fernando Etxegarai beratarra bigarren izan zen (43:31) eta Pablo Mas hirugarren (44:34). Emakumezkoen artean, Sara Korrikako Pauline Bernis izan zen bizkorrena (58:16), Catherine Borocco (1:02:04) eta Mayie Sallaberryren aitzinetik (1:03:00).

 

Sarako korrikalariei dagokienez, David Nesprias (46:05) eta Claire Gillard (1:04:37) bosgarren izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun