Arraiozko Iñaki Mihurak irabazi du Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketa

Ttipi-Ttapa 2016ko mai. 2a, 10:27
88 korrikalari helmugaratu ziren Urdazubiko Kontrabandisten Lasterketan.

Daniel Iparragirre aranztarrak eta Angeltxo Aranibar beratarrak osatu zuten gizonezkoen podiuma eta emakumezkoetan, azken bi urteetan bezala, Sara Peña oriotarra gailendu da, Maite Karrika baztandarraren aitzinetik.

Arraiozko Iñaki Mihurak irabazi maiatzaren ean Urdazubiko Kontrabandisten lasterketa. 88 korrikalarik akitu zuten 15,8 kilometroko ibilbidea, 67 gizasemek eta 21 emakumek. Mikel Beunzak ordubete, 11 minutu eta 23 segundo behar izan zituen ibilbidea osatzeko eta minutu bat eta segundo bateko aldea atera zion bigarren izan zen Daniel Iparragirre aranztarrari (1h12:24). Angeltxo Aranibar beratarrak osatu zuen podiuma (1h13:10).

 

Emakumezkoetan, Sara Peña oriotarra izan zen irabazle, azkeneko bi urteetan bezala (1:28:48), Maita Karrika baztandarra bigarren (1:32.10) eta Pauline Bernis hirugarren (1:34.40). 

Urdazubiko gazteriak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten lasterkari guziei, baita laguntzaile eta antolakuntzan parte hartu zuten guzieri ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun