Benta Pacok irabazi du Dantxarineko Pintxoaren Bigarren Hamabostaldian

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 16a, 07:59
Benta Pacoko David Bidaurre, pintxo irabazlearekin.

Ahatearen Taloa izan da pintxo irabazlea eta Benta Peiok aipamen berezia jaso du

Dantxarinean pintxoaren bigarren hamabostaldiaren edizioa ospatu da. Igande honetan, egun guztian Catherine Marchand kazetaria, Ainhoako Ithurria jatetxeko Xavier Izabal sukaldariburua, Nere Ariztoy turismo gastronomikoan aditua, Urdazubiko alkatea Santiago Villares eta Dantxarineko presidente den Txomin Iribarren pintxo irabazlearen bila ibili ziren bentaz benta.

 

Honako ostatu eta benta hauek parte hartu zuten pintxo lehiaketan: Lapitxuri, Agus, Landibar, Patxi, Peio, Paco, Mikelenborda eta Pantxo.

Benta Pacoko David Bidaurre irabazleak Ahate Taloa aurkeztu zuen. Pintxoa ahateaz egindako hanburgesaz eta saltsa eta artoarekin erakutsi zuen. Aipamen Berezia Benta Peioko pintxoarentzako izan zen, otarrainxka eta txibiaz egina. Epaileek pintxoen maila oso ona zela aipatu zuten.

Pintxoak dastatu zutenen artean Mutrikuko landa etxe batean bi pertsonendako asteburua ere zozketatu zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun