Virginie Calmels eskuindarrak irabazi ditu hauteskundeak Sara eta Senperen

Ttipi-Ttapa 2015ko abe. 14a, 10:25

Bozen %46,50 eskuratu du Saran eta %42,08 Senperen

Akitania-Limousin-Poitou-Charentes eskualdean hauteskundeak irabazi dituen Alain Rousset sozialista bigarren izan da. PSko zerrendaburuak bozen %38,76 lortu Senperen eta %40,29 Saran. Lehenengo itzuliarekin alderatuta, boto-emaile kopuruak goiti egin du bi herrietan: Senperen %47,26koa izan da abstentzioa eta Saran %57,83koa (%53,92 eta %65,23koa izan zen abstentzioa hurrenez hurren abenduaren 6an).

Frantziako Estatuko eskualde berrietako kontseilarien hautatzeko bigarren itzulia izan dute abenduaren 13an Sara eta Senperen eta ez da ezusteko handiegirik izan. Lehenbiziko itzulian boza gehien eskuratu zuen Virginie Calmels hautagaia irten baita garaile bi herrietan. 

Senperen parte-hartzeak goiti egin du  %52,74ak eman du botoa, lehen itzulian baino %6,66 gehiagok. Virginie Calmels hautagai eskuindarrak, lehengo UMPren ordezkoa, bozen %42,08 lortu du. Alain Rousset PSko zerrendaburua bigarren izan da, bozen %38,76 eskuratuta eta Fronte Nazionaleko Jacques Colombierrek bozen %19,16 lortu du.

Saran ere parte-hartzeak goiti egin du %42,17ak eman du botoa, lehen itzulian baino %7,4 gehiagok. Virginie Calmels hautagai eskuindarrak, lehengo UMPren ordezkoa, bozen %46,50 lortu du. Alain Rousset PSko zerrendaburuak bozen %40,29 eta Fronte Nazionaleko Jacques Colombierrek %13,21.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun