Arrakasta handia Ikaburuko lezearen lehen egunean

Ttipi-Ttapa 2015ko uzt. 24a, 07:27
Historiaurreko erakusketan gezi jaurtiketan ere trebatu ziren Ikaburua lezearen inguruan.

Joan den larunbatean, uztailaren 18an, Ikaburuko Lezearen eguna ospatu zen lehen aldiz Urdazubin. Jende ugari hurbildu zen lezeetara, egunean zehar prestatutako ekintzaz gozatzera. Ikusi argazkiak

Hagitz arrakastatsua izan zen Iñaki Libanoren erakustaldia, historiaurreko erakusketarekin: sua pizten ikasteko tailerra, gezi jaurtiketa eta lezeetako margoak nola egiten zituzten erakutsi zuen.

Kaiku Ludoteka, behia nola jeitzi ikasteko tailerra, basa Faunako erakusketa eta artisau azokarekin batera izan ziren eskainitako ekintzak.  

Eta gainera lezeak bisitatzera etorri zen jendearentzako txalaparta kontzertua eduki zuten lezearen barnean. Laburbilduz, Ikaburu Lezearen inguruan besta giro ederra izan zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun