SOS Alkerdi Plataformak elgarretaratzea egin zuen Iruñean

Iñigo IMAZ 2015ko ots. 19a, 15:14
SOS Alkerdik deitutako elkarretaratzean 130 bat lagun bildu ziren Iruñean. Iñigo IMAZ

SOS Alkerdi Plataformak Iruñeko Foruen monumentuaren azpian otsailaren 7an deituriko elkarretaratzean, 130 pertsonatik gora bildu ziren antolatzaileen hitzetan. Deialdiaren helburua, «Marmoles Baztan enpresak eza­rri nahi duen ustiapen mota basatiari aurre egitea» zen. Herritarrekin batera, Zugarramurdi eta Baztango auzokideak ere ikusi ahal izan ziren. Partehartzaileen artean, Koldo Amezketa (Bilduko parlamentaria), Carlos Perez (Geroa Bai) eta Satorrak espeleologia taldeko ordezkari bat izan ziren. Juan Joxe Suhas bigarren alkateordeak ere parte hartu zuen, baina maila per­tsonalean egin zuen eta ez Udalaren izenean.
 
Plataformaren iritziz, bildutako pertsona kopurua arrakastatsua izan zen eta herri oso baten batasuna islatzen du SOS Alkerdiren aldarrikapenen atzean: «Nafarroako Gobernuak jakin behar du, enpresari eskatu zitzaion ikerketa sismikoa oinarri­tzat hartuta, hartu di­tzaken erabakien gainean egonen garela». 
 
Ustiapen berria ezar­tzeko momentuan Nafarroako Gobernuak oinarri bezala hartutako proiektuaren txostena tramitatzerakoan izan omen diren irregulartasunak salatu nahi izan zituzten plataformakideek Iruñean. Izan ere, aktibitate hori ontzat emango balitz, salbuespen arkeologikoaren guneaz aparte, IKO deklaraturiko Alkerdi eta Berroberriako kobazuloen biziraupena ere zalantzan jarriko bait li­tzateke; baita, eskualdeko ekonomia eta bizimoduaren oinarri diren turismoa, mugako merkataritza eta abel­tzan­tza, urdazubiarren osasuna eta ongizatea ezbaian jarriz.
 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun