Gazteak eta eskoletako haurrak protagonista izanen dira Sarako Ihauterietan

TTIPI-TTAPA 2015ko ots. 12a, 12:06
Sarako gazteek baserriak animatuko dituzte larunbatean. Artxiboko argazkia

Hiru eskoletako haurrek bazkaria izanen dute igandean Lur Berri gelan

Aurten Sarako herriak ihauteriak otsailaren 14 eta 15eko asteburuan ospatuko ditu. Larunbatean herriko gazteak Sarako auzoak animatuko dituzte haien kantu eta dantzekin, gauari buruz plazara hurbilduko dira. Gaua ongi bukatzeko, herriko etxeko edantegian Dj bat izanen da edo nahi duenak nahi duen musika pasatzen ahalko du 30 minutuz, lehenagotik izena emanez zerrenda batean.

Igandean hitzordua plazan emana da, hau­rren dantzak eta Sarako Kantarien sorpresa ikusteko, eta Zanpan­tzarren auzia ere entzuteko. Ondotik, 12:30an, hiru eskolek antolatutako bazkaria eginen da Lur Berri gelan. Iluntze aldean, gazteek karroa berriz hartuko dute benten itzulia egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun