Eta sasoin huntan nola ez aipatu udazkeneko kontuak. Diotenez, usoa goiti eta kostaldetik pastu omen da, berez, ehiztariek lan gutti izan omen dute. Onddotan berriz kontrakoa izan da, onddo-kolpe pulita izan zen azaroaren lehenean, eta hor bai onddo-zaleak gustura ibili zirela. Diote Donibane eta Baionako loretegi eta parkeetan ere bildu izan direla.