Garai batean kontrabandoa zela eta orain turismoa dela herrien arteko harremana ez da sekula eten Xaretan

Gurutze PIKABEA 2012ko urr. 3a, 18:00

Elkarlanean segiten dute Ainhoa, Urdazubi, Sara eta Zugarramurdik

Ainhoa, Urdazubi, Sara eta Zuga­rra­­murdik elkarren arteko harremanak sustatzeko Xareta Eguna antolatu dute aurten lehendabiziko aldiz. Urda­zubi eta Ainhoa lotzen dituen bide turistikoa ere inauguratu dute eta gisa honetara, pottokaren ibilbidearekin lau herriak elkartu dituzte. Lehen edizioaren ondotik, besta urtero herriz aldatzeko asmoa dute.

 Zelai zuhaiztua. Hori­xe da Xaretak erran nahi duena Joxemiel Barandiaran zenaren arabera. 1936ko gerra hasi­ zenean, sorterritik er­bes­teratu eta Saran urteak eman zituen Baran­diaranek eta Xaretako lu­rraldea azter­tzen lan haundia egin zuen. Eta inguruko herriek berak emandako hitza aukera­tu zuten 2005ean Xa­re­ta­ elkartea sortu zutenean. Ainhoa, Sara, Urdazubi eta Zugarramurdi herriek duela zazpi urte sortu zuten­ Xa­reta elkartea, elkarla­nean ari­tze­ko. Hala ere, hartu-emana sekula ez da eten eskualde honetan. He­rri ­hauek betidanik egon dira harremanetan, lankidetza hitzarmenak  egin izan dituzte eta 90. hamar­kadaren hasieran, ekimen turis­ti­koak bate­ra bideratze­ko elkartu egin ziren. Orduan, 1994an,­ be­rreskuratu­ta­koa da Po­tto­karen ibil­bidea, Sara, Zugarramurdi eta Urdazubi he­rriak lo­tzen di­tuen bide histori­koa. Ho­rrez­ gain, azo­ke­tan elka­rrekin eza­gu­­tze­ra ematen hasi ­ziren. 

Azken urteotan, beraz, elkarrekin muga egiteaz gain, bada elkar­lane­rako biltzen dituen ber­tze ezauga­rri bat: turismoa. Egia da hondakinen kudeaketa ere el­ka­rre­kin egiten dutela Lapurdiko bertze herri batzuekin batera, eta egunerokoan, bes­tak direla, erosketak egiteko dela, edo familia tar­tean­ dela, harremanak uga­riak direla lau he­rrien artean. Dena den, gaur egun Xareta el­kartearen helburu nagusia turismo mailan indar­tzea da. 

 

XARETAREN EGUNA

Irailaren 16an, lau he­rriek  Xareta­ Eguna ospatu zuten Ur­da­zu­bin eta lau herrietako he­rritarrekin batera, lau auzapezak bildu ziren: Henri Dagerre (Ainhoa), Battitt Laborde (Sara), Santiago Vi­llares (Urdazubi) eta Laxa­ro Dain­ziart (Zugarramurdi). Xaretako Bidearen barne, eurek izan ziren egun ho­rretan Urdazubitik Ainhoara ­doan ibilbide turistikoa inauguratu zutenak. Lehendik ere, Ainhoa eta Urdazubiko bizilagunek erabiltzen zuten bidexka hau, baina orain­ egokitu eta pottokekin seinaleztatu dute. Bidearen hasmenta adie­razten­ ­duen muga­rria, berriz, Urdazu­biko Genaro Fagoaga esku­lan­­gileak egin du. Orain­ arte, Ur­da­zu­bitik Zuga­rra­murdira, Zu­ga­rramur­ditik Sarara eta Sara­tik Ainhoara seinaleztatutako bide batetik joateko auke­ra ze­goen po­ttoka urdinari segituz; eta orain, bide berri honekin, Ainhoa eta Urdazubi ere lotu dituzte eta honela lau he­rriak elkartuta gelditu dira. Xareta Egunari segida ematekotan geldi­tuak dira lau he­rriak, urtero bes­ta he­rriz al­da­tuz­.

Baina ospakizun egun ho­rre­­­­tatik haratago, lau herrietako auzapezak eta turismo ardu­radunak bilerak egiten dituzte eta elkarrekin tramita­tzen dituz­te turismora bideratutako diru­lagun­tzak zerbitzu be­rriak es­kain­tzeko eta bisitari gehiago erakartze­ko. Turismo azoketan ere elkarrekin ibiltzen dira, Donostia, Bilbo edo Mia­rri­tze­ko azoketan behintzat bai eta ho­rre­la segitzeko asmoa dute, natur­ ondarea ez ezik, historiau­rretik hasita gaur egunera arte­ iraun duen harremana man­ten­tzen­ eta euren inguru ede­rrak ezagutzera emateko lanean.­

 

                                                                     DATUA

                                                                       3.650

                                                                  BIZTANLE 

inguru dituzte Xareta ­osatzen duten lau herriek. Sara da haundiena 2.400 biztanle ingururekin; Ainhoak 650 inguru ditu; Urdazubik 390 inguru eta Zugarramurdik 210 bat.

 

XARETA OSATZEN DUTEN ESKUALDEKO UDALERRIETAKO ALKATEAK SOLASEAN

 Battitt LABORDE  |  SARA

«Inguru honen partikulartasuna ezagutarazteko balio du, baina indar gehixeago har dezan nahiago genuke»

«Muga administratiboak hor daude, baina­ betitik harreman azkarki izan da saratar, ainhoar, urdazubiar eta zugarramurdiarren artean». Iritzi horretakoa da Battitt Laborde­, 2008tik Sarako auzapeza dena. Eta gaine­ra­tu digunez, «lehen kontraban­doa zela me­dio bazen harremana eta gaur egun, turismoak lotzen gaitu, baina egunerokoan ber­tzelako harremanak ere baditugu: herri­ko­ bestetara joaten gara, mandatuak bertze­ herrietan egiten ditugu...». Laborde­ren irudi­ko, «Euskal Herri­ mailan harremanak behar­ dira» eta horre­tarako aproposa da Xareta elkar­tea: «inguru honen partikulartasu­na­ ezaguta­razteko balio du», dio, nahiz eta onar­tu duen «indar gehixeago har dezan»­­­ gustatuko litzaiokeela. Bertze he­rrie­kin­ ha­rremanak sortzearen aldekoa da eta irailaren 23an Lizarietan Etxa­larko Udalare­kin egindako usategietako hitzar­me­na ere bide­ horretan kokatu du: «bi he­rrie­ta­ko jendeak­ elkar ezagutzeko. Aitza­kia bat behar da, zerbait muntatu, eta horre­la­ sortzen dira har­remanak». Eta Urda­zu­bin egindako Xaretaren Egunaz ere baikor min­tzatu da: «egun xarmanta izan zen». Etor­kizunera be­­gira, «gure komunikazioa turismo mailan­ indartu egin nahi dugu», erran­ digu sarata­rrak. Baina turismotik at, Xareta indartzeko­ ba­ditu­ ideiak: «kirol mailan, adibidez, Xareta­ko ekipak sortzen ahal dira. Den­bo­re­­­­tan­­ entseiatu ziren eta orain ere egin daite­ke».­ 

Santiago VILLARES  |  URDAZUBI

 «Elkartea gauza ona da eta elkarrekin lan egitea ­bakarrik aritzea baino hobea da guretzat»

2007az geroztik Santiago Villares­ da Urda­zubiko alkatea eta beraz, bera alkate­tzan sartzerako Xare­ta elkartea sortua zen. Elkartearen lanarekin kontent dagoela aitor­tu digu: «denbora puxka batez­ sobera mu­gitu gabe egon dela» aipatu­ du, baina­ «orain kontent gara, elkarrekin segitzea ona dela­ pentsatu dugu eta indartu egin nahi dugu. Xareta Eguna­ ere antolatu dugu herriak­ gehia­go elkartzeko eta jendea­ren erantzuna ikusita, balorazio positiboa egin dugu». Xareta elkar­teak­ turismo alde­tik­ herriari­ lagundu diola uste du Vi­lla­resek, «elkarrekin lan egitea eta elka­rri laguntzea gure me­se­de­rako izan da. Ber­tze herrietara joaten den jendea gurera ere etortzen da, eta ferietara ere elkarre­kin gaten gara eta horrek ere lagundu egiten digu». Dena den, Xaretako bertze­ he­rriekin «betidanik» harreman ona izan du­te­la azaldu digu Urdazubiko alkateak: «historian, lau herriak beti elkarrekin mugitu izan gara, lehen kontrabandoa bazen eta horrez gain, badira familiak herri­ batean eta bertzean».  Beraz, Villaresen hitze­tan, «elkartea ona da eta elkarre­kin lan egitea bakarrik ari­tzea baino hobea da guretzat». Etorkizunera begi­ra, elkarlanean segitzeko gogoz azaldu da: «orain­ arte bezala lanean segituko dugu, eskuo­rria ere berrituko dugu eta ferietara gaten segituko dugu»­.

Laxaro DAINZIART |  ZUGARRAMURDI

 «Lehen kontrabandoa zela eta orain turismoa dela, lau herrien harremanak segitu egiten du»

24 urtez zinegotzi izana da Laxaro Dainziart eta ilbel­tzaz geroztik bera da Zuga­rramurdiko alkatea. Ongi ezagu­tzen du udaletxeko mar­txa eta Xare­ta elkar­tea­ren harat honatak ere ezagunak ditu. El­kar­teari esker, «lau herriek elka­rrekin dirulaguntzak lortu eta obra­ aunitz­ egin» direla dio eta gaine­ratu digunez, Xareta sortu zenetik «Zuga­rramurdik zerbi­tzu ge­hiago ditu es­kain­tze­ko eta bisitari gehiago erakartze­ko balio izan digu. Iparraldetik honat ekar­tzen ditugu eta alderan­tziz». Dain­ziartek onartu­ du lau herrien­ artean beti­ izan direla hartu-eman onak: «lehen, kontrabandoa zela­ eta orain­ turismoa dela, harreman horrek segi­tu egiten du». Harreman ho­rren leku­ko, honda­ki­nen kudeaketa elkarrekin egiten dutela­ ere oroitara­zi digu, Lapurdiko bertze he­rri batzuekin batera: «proiektua lau he­rrien ar­tean egin zen eta gu iparral­de­tik hurbil gaudenez, onartu egin ziguten». Be­­rri­ki egin den Xare­taren Egunaz ere min­tzatu zaigu: «Xareta hemen dagoela ager­tze­ko modua izan da eta aldi berean­, lau he­rriak­ elkartzeko balio izan du». Hemendik aitzinera ere, el­karla­nean­ se­gi­­tze­­ko prest agertu­ da alkatea eta etorkizu­neko­ proiektua izan daite­keena proposatu du: «kontrabandoaren bidea edo lehenagoko istorio bat muntatzea ongi egonen litzateke», adierazi du. 

 

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun