mar 26
Giltzarri abesbatzak zazpigarren aldiz antolatutako Haur kantarien topaketa ospatu zuten martxoaren 23an Lesakan. Bortzirietako Jesusen Bihotza eskola (Bera), Ricardo Baroja eskola (Bera), Labiaga Ikastola (Bera), Irain Eskola (Lesaka) eta Tantirumairu ikastolako (Lesaka) ikasleek, Sunbillako eskolako bi ikaslek eta Zaria koru eskolako ikasleek, emanaldi ederra eskaini zuten, Imanol Elizasuren gidaritzapean. Guztira sei abesti kantatu zituzten. Bukatutakoan sari baten zozketa egin zuten eta irabazlea Olatz Bergara Artieda beratarra izan zen. Imanol Ellizasuk berriz ere taldearekin izugarri gozatu duela adierazi du, «plazerra izan da». Giltzarri abesbatzak ere, eskoletako irakasleei eta Imanol Elizasu berari eskerrak eman nahi dizkiete lerro hauen bitartez. Argazkiak: Itsaso Irigoien eta Coro Artieda
Sunbillako eskolan Korrika Ttiki ospatu zuten martxoaren 22an. Ortziralean, goitiko eskolatik abiatu eta herrian barrena lekukoa eskuz eskuz aldatuz, plazan akitu zuten lasterketa. Bertan lekukoak barrenean zeukan mezua irakurri zuten. Ikasle, irakasle eta gurasoak euskararen alde korrika egiten pozik ibili dira. Aurtengo Korrikan Azterketak euskaraz kolektiboari ere keinu egin diote Sunbillatik. Argazkiak: Sunbillako eskolak utziak
4 urte - Apirilak 01
3 urte - Martxoak 23
1 urte - Martxoak 15
Sutarako egur salmenta
Arpanlariak
Aizkolariak
Kontrabandoan
Zaharberritzeak
Entsalada epela