Azkue Fundazioak euskal blogintzaren inguruko inkesta bat aurkeztu du

  Gizartea  Mendialdea

Blogariak, Euskal blogariak lehian egitasmoaren bigarren edizioa ere martxan jarri du

Azkue Fundazioak euskal blogintzaren egoeraren azterketa egin du eta, azken urtetan alor honetan ikerketa edo analisi sakonik egin ez dela ohartuta, euskal blogintzaren inguruko inkesta publikoa sortu du. Edonork bete dezakeen inkesta da eta horren helburua, euskarazko blogen inguruko datu baliagarriak lortzea da: kopurua, nola kudeatzen diren, zein baliabide erabiltzen dituzten, etab. Inkesta honen emaitzak publikoak izanen dira eta Azkue Fundazioak partekatu eginen ditu.

Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak astero ekimenak eginen ditu

  Gizartea  Mendialdea

Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak astero ekimenak eginen ditu

Otsailaren 3an hitzaldia eskaini zuten Patxi Zabaletak eta Juan Kruz Lakastak Atalluko elkartean

Mendialdeko Gure Esku Dago elkarteak hainbat ekintza antolatuko ditu hemendik ekainaren 18ra bitarte. Esaterako, otsailaren 3an, ostirala, iluntzeko 8etan, Patxi Zabaleta eta Juan Kruz Lakasta izan ziren hizlari Atalluko elkartean (Araitzen).  

Parte hartze handienarekin dator Nafarroako Bertsolari Txapelketa

  Kultura  Mendialdea

Parte hartze handienarekin dator Nafarroako Bertsolari Txapelketa

Apirilaren 8an eginen dute finala Iruñean, baina aitzinetik, final laurdenetako saio bat Iruritan (martxoaren 4an) eta finalaurrekoetako bat Beran (martxoaren 18an) eginen dituzte

Inoiz baino bertsolari gehiagok eman dute izena Nafarroako 43. Bertsolari txapelketan; 35 izan dira osotara. Horietatik bederatzik lehen aldiz parte hartuko dute txapelketan; horiekin kanporaketa saio bat egin zen abenduan Iruñean. Kanporaketa horretan lau bertsolarik –Saats Karasatorre (Etxarri Aranatz), Joanes Illarregi (Leitza), Joana Ziganda (Oskotz, Imotz) eta Sahats Aleman (Arika, Berriobeiti)- lortu zuten final-laurdenetarako txartela. Horrenbestez, 30 bertsolariekin abiatuko da final-laurdeneko fasea. Horietatik 16 eskualdekoak izanen dira.

Urte hasieran baino 73 langabetu gehiago utzi ditu ilbeltzak eskualdean

  Gizartea  Mendialdea

Langabezian dauden 970 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

Azken urteetako ilbeltzetako joerari eutsiz, aurtengo lehen hilabetea ere kaxkarra izan da langabeziko datuei dagokienez, bereziki eskualdean. 970 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan, 2016 urte bukaeran baino 73 gehiagk. Nafarroa osoan ere %3 igo da langabezia, baina Doneztebek eman du herrialdeko bulego guztien artean bigarren daturik kaxkarrena, %8,14 igo baita langabezia eskualdean.

Genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzu berria zabaldu da eskualdean ere

  Gizartea  Mendialdea

Genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko zerbitzu berria zabaldu da eskualdean ere

Iruñean dago Nafarroako mendialde osoari zerbitzua eskaintzen dion bulegoa

Genero indarkeriaren biktimei arreta integrala emateko lan-taldea Nafarroako Gobernuaren zerbitzua da. Nafarroan orain arte, bi zerbitzu zenden, bata Tuteran eta bertzea Lizarran. Abenduaren 15ean bi gune berri jarri ziren martxan, bata Tafallakoa eta bertze bat Iruñerriko eta Nafarroako iparralde guztirako (Altsasutik Zangozaraino atendituko duena).

Euskalkide egitasmoa prestatu du aurten ere Solaslagunak

  Gizartea  Mendialdea

Euskalkide egitasmoa prestatu du aurten ere Solaslagunak

Berako eta Elizondoko Zahar Etxekoekin eginen dituzte mintzapraktikak

Urtero bezala ikasturtean zehar hainbat saio jarriko ditu martxan Solaslalaguna egitasmoak. Urteko lehenbizikoa hau izanen da: Euskalkide aldaera Elizondoko eta Berako zahar-etxeetan. Tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi ditu Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimenak. 

Diru-bilketa kanpaina abiatu du Bidazi elkarteak proiektuan aitzinera pausoak emateko

  Gizartea  Mendialdea

Diru-bilketa kanpaina abiatu du Bidazi elkarteak proiektuan aitzinera pausoak emateko

Ekoizleei produktu gehiago saltzeko aukera emateko eta kontsumitzaileentzako eskaintza zabaltzeko bi hozkailu martxan jartzea da crowfounding-aren helburua

Bertze gisako produkzioa eta kontsumoa bultzatu nahiean, bizi-kalitate osasuntsu eta jasangarriago bat lortzeko bidean, Bidazi elkartearen proiektuak aitzinera pausoak emateko crowfunding edo diru bilketa kanpaina abiatu berri du. Hozkailu bat martxan jarri ahal izateko 3.500 euro biltzea da lehen helburua eta bigarren hozkailu bat instalatzeko 7.000 eurora ailegatzea ere izanen litzateke egokiena. Ilbeltzaren 25ean abiatu eta 40 egun iraunen du kanpainak. Hortaz, Bidazi ezagutzera eta crowfoundingean parte hartzea gonbidatzen dute jendea eta trukean azokan eskura daitezkeen zonaldeko ekoizleen zenbait produktu jasoko dituzte (sagardoa, ardoa, gasna…) eta «eskualderako positiboa den proiektu polit bat lagundu izanaren ohorea». http://goteo.cc/bidazi

Tuperrak arraindegietan erabiltzeko kanpainaren balorazioa positiboa egin dute

  Gizartea  Mendialdea

Tuperrak arraindegietan erabiltzeko kanpainaren balorazioa positiboa egin dute

Eguberrietan bukatu zen kanpainaren barnean 2.000 tuper baino gehiago banatu dituzte Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek

Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, arraindegietan sortzen diren plastiko eta paper hondakinak saihesteko tupperrak banatu zituzten joan den urte akabailan. Orduan aipatu zen bezala, kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan hartzea zen, gure erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin haundia bait dute sortzen dugun hondakin kantitatean. Azaro akabailan hasi zen tuper banaketa eta kanpainak iraun duen bitartean 2.000 tuper baino gehiago banatu dira. 

IKAko euskaltegiek urtarril-otsaileko matrikula zabaldu dute

  Gizartea  Mendialdea

Otsailaren 10era bitarteko epea izanen da izen emateko

IKAbortziriak, IKAmalerreka eta IKAleitza euskaltegiek urtarril-otsaileko matrikula epea zabaldu dute. Euskalduntzeko maila guztiak, alfabetatze eta EGA/C1 azterketa prestatzeko ikastaroak eskainiko dituzte ekainera arte. Astean lau orduko taldeak, goiz, arratsalde edo gauez, baita online ikastaroak ere eskainiko dituzte.

Egitasmo berriekin hasi du urtea Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak

  Gizartea  Mendialdea

Egitasmo berriekin hasi du urtea Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak

Aurten ere Fiturren izanen da, eta GR ibilbideen mantenimendu egitasmoa aurkeztuko du Mendi federazioarekin batera

Urtarrilak 11n egin zuen Ohiko Batzar Orokorra Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargoak. Orohar, 2016 urtea ongi joan da sektorean, krisitik errekuperazio bidean. Kontuak onartu eta 2017ko proiektuak eta aurrekontua aurkeztu eta onartu ziren, guztira 58.324 euroko diru sarrera-irteerak izanen dituena. 

Korrika batzordeak martxan jartzeko bilerak deitu dituzte Baztan-Bidasoaldean

  Gizartea  Mendialdea

Korrika batzordeak martxan jartzeko bilerak deitu dituzte Baztan-Bidasoaldean

Urtarrilaren 17an Donezteben, 18an Elizondon eta 26an Beran eginen dituzte bilerak

2017arekin batera Korrikaren 20. edizioa ere hurbiltzen ari da eta jadanik lanean hasiak dira buru-belarri. Korrikarekin batera, Korrika Batzordeak martxan jartzeko momentua ailegatu da eta urtarrilean zehar hasiko dira lanean eskualdean. Martxoaren 30ean hasiko da Korrika Otxandion eta apirilaren 9an bukatuko da Iruñean. Eskualdean barna apirilaren 3an igaroko da: Sara-Senpere aldean goizeko ordu ttikietan eta Baztan-Malerreka aldean arratsalde-gau partean.

Izokin-eremuko amuarrainkumeen dentsitatea hirukoiztu egin zen iaz

  Gizartea  Mendialdea

Izokin-eremuko amuarrainkumeen dentsitatea hirukoiztu egin zen iaz

Bidasoa ibaian goiti 407 izokin joan ziren 2016. urtean 

Nafarroako izokin-eremuko amuarrainkumeen dentsitatea hirukoiztu egin da 2016an 2015arekin alderatuz; hala, iaz 1.645 arrainkume izan ziren hektarea bakoitzeko, hau da, serie historikoaren batez bestekoa baino % 15 handiagoa. Horrek ekarri du dentsitatea guztira 2016ean 2.295 amuarrainetara igotzea hektarea bakoitzeko (2015ean, 1.183 izan ziren). 

Eskualdeko egileen euskarazko lanak saritu ditu aurten ere Iruñeko Udalak

  Kultura  Mendialdea

Eskualdeko egileen euskarazko lanak saritu ditu aurten ere Iruñeko Udalak

Iban Garro lesakarrak olerkietan lehen saria eta bertso-idatzietan Julen Zelaieta beratarrak eta Eneko Fernandez lesakarrak bigarren eta hirugarren sariak lortu dituzte

Iruñeko Udalak hogeita seigarren aldiz antolatutako egile berriendako euskarazko literatur lehiaketako sariak banatu dituzte eta aurten ere eskualdeko zenbait egile sarituak suertatu dira. Iaz bezala, bertso-paperetan Julio Sotok lortu du lehen saria, olerkietan Iban Garro lesakarrak eta narrazio laburretan Ander Perez Agotek.

Kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten ikastetxeen lana errekonozitu du Nafarroako Gobernuak

  Gizartea  Mendialdea

Kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten ikastetxeen lana errekonozitu du Nafarroako Gobernuak

Ziurtagiriak jaso dituzen 21 ikastetxeen artean daude Arantzako eskola publikoa, Berako Ricardo Baroja eskola publikoa eta Elizondoko Lanbide Eskola

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten Nafarroako 21 ikastetxeei ziurtagiriak banatu dizkiete abenduaren 19an Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan. Horietatik hiru eskualdekoak dira: Arantzako Eskola Publikoa, Berako Ricardo Baroja eskola publikoa eta Elizondoko Lanbide Eskola.

Kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten ikastetxeen lana errekonozitu du Nafarroako Gobernuak

  Gizartea  Mendialdea

Kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten ikastetxeen lana errekonozitu du Nafarroako Gobernuak

Ziurtagiriak jaso dituzen 21 ikastetxeen artean daude Arantzako eskola publikoa, Berako Ricardo Baroja eskola publikoa eta Elizondoko Lanbide Eskola

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza departamentuak kalitatearen kudeaketa sistemak ezarri dituzten Nafarroako 21 ikastetxeei ziurtagiriak banatu dizkiete abenduaren 19an Nafarroako Jauregiko Tronuaren Aretoan. Horietatik hiru eskualdekoak dira: Arantzako Eskola Publikoa, Berako Ricardo Baroja eskola publikoa eta Elizondoko Lanbide Eskola.

Mendialdeko Gure esku dago ekimenaren aurkezpena egin dute abenduaren 17an Lekunberrin

  Gizartea  Mendialdea

Mendialdeko Gure esku dago ekimenaren aurkezpena egin dute abenduaren 17an Lekunberrin

Ekainean, Aranon, Areson, Goizueta, Leitzan, Araitzen, Betelun, Larraunen eta Lekunberrin herri-galdeketa egiteko asmoa azaldu dute eta horretarako sinadura bilketari ekin diote

Mendialdeko Gure Esku Dago ekimenaren aurkezpena egin zuten abenduaren 17an Lekunberrin. Leitzaldeko, Urumealdeko eta Lekunberri-Larraun aldeko hainbat lagun bildu ziren eta ekainean herri-galdeketa egiteko asmoa azaldu zuten. Horretarako, 16 urtetik gorako biztanleen %10aren babesa beharko dute Leitza eta Lekunberriren kasuan eta %15ekoa gainontzeko udalerrietan. Sinadura bilketari ekin diote eta bi hilabetez Goizuetan 96 sinadura, Aranon 15, Leitzan 253, Areson 38, Araitzen 70, Betelun 43, Larraunen 127 eta 124 Lekunberrin bildu beharko dituzte.  

Preso eta iheslariak etxeratze bidean jarri nahi dute langileek Ireki ekimenarekin

  Gizartea  Mendialdea

Preso eta iheslariak etxeratze bidean jarri nahi dute langileek Ireki ekimenarekin

Eskualdeko plataformaren aurkezpena egin dute abenduaren 14an Donezteben

Joan den urriaren 15ean Ireki plataformaren aurkezpena egin zen Donostian. Lanketa honen helburua da, langileri mugimendutik, Euskal Herriak Franziar eta Espainiar estuekin konpontzeke dauden aferei bultzada ematea, zehazki Euskal Preso Politikoen inguruan. Eskualdeko taldearen aurkezpena abenduaren 14an egin  dute Donezteben.

Kalera Kalera! dinamikak preso eta iheslarien egoera gizarteratuko du hilabetez

  Gizartea  Mendialdea

Kalera Kalera! dinamikak preso eta iheslarien egoera gizarteratuko du hilabetez

Beran itxialdia eginen dute asteburu honetan, hainbat ekitaldirekin, Baztanen bideo emanaldia eta bertze zenbait ekintza eta Leitzan ere itxialdia iragarri dute

Asteburuan eman zaio hasiera “Kalera Kalera!” ekimenari Usurbilen. Abenduaren 10etik urtarrilaren 8ra arte iraungo duen mobilizazio zikloak presoen auzia eta gatazkaren ondorioak jendearengana gerturatzea ditu helburu.

Nabarmenak

Zorion agurrak