Euskal Herriko Disc Golf txapelketan parte hartuko dute Baxi Basajauna taldeko hiru kirolarik larunbatean Sestao-Portugaleten

Mendaur eta Toki-Ona institutuetan disc golfa landu duten gazteak Irrisarrin bilduko dira igande goizean.

Igandean, berriz, Irrisarin bilduko dira ikasturte honetan Mendaur eta Toki Onan disc golfa landu duten ikasleak

 

 

Euskal Herriko II. Disc Golf txapelketa jokatuko da ekainaren 11n Bizkaian, Sestao-Portugaleteko zelai berrian eta bertan parte hartzekoak dira Baxi Basajaun taldeko hiru kirolari: han eta hemen, beterano mailan lehian ari diren Mikel Ibarrola doneztebarra eta Iñaki Gonzalez Olaizola eta gisa honetako konpetizio batean lehen aldiz lehiatuko den Oier Erkizia Doneztebeko gaztea.

Mendaur eta Toki-Onako ikasleekin topaketa igandean Irrisarrin

Disc golf kirola ezagutzera emateko helburuarekin, Doneztebeko Mendaur eta Berako Toki-Ona institutuetan kirol hau landu dute azken hilabeteetan. Ikasgelan landutakoa Igantziko Irrisarri Landeko zelaian plazaratzeko aukera izanen dute igande honetarako prestatu duten topaketan. 10:00etan dute hitzordua Irrisarrin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun