COVID-19: Azken datuak

Hiru positibo gehiago atzeman dituzte azken datuen arabera: bi Donamarian eta bat Igantzin

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 4a, 07:39
Atzo, abenduak 3, behin betiko datuen arabera Nafarroan 82 positibo atzeman zituzten.

Azken datuen arabera hiru positibo atzeman dituzte gure lurraldean: horietatik bi Donamarian eta bat Igantzin. Elizondoko, Doneztebeko eta Leitzako osasun eremuetan ez du bertze positiborik atzeman. Nafarroa osoko azken datuei erreparatuta, positibotasun tasa %6koa zen eta Covid-19agatik gaixotuta ospitalean 148 pertsona zeuden (30 ZIUn). Atzeman zituzten 82 kutsatuen batez bertzeko adina 42 urtekoa da. Covid-19aren ondorioz martxoaz geroztik Nafarroan hildakoen kopurua 895ekoa da. 

Gure lurraldean pandemiaren hasieratik metatutako positiboak errepasatuz gero, 308 dira Doneztebeko osasun eremuan (Malerreka+Bertizarana) atzeman dituztenak, 454 Elizondoko eremuan  (Baztan+Urdazubi+Zugarramurdi), 215 Leitzako eremuan (Arano+Areso+Goizueta+Leitza) eta 320 Bortzirietan.

Nafarroa osoko datuei dagokionez, atzo, abenduak 3, 1.360 proba egin zituzten (1.028 PCR eta 332 antigenoen testa) eta horietatik 82k positibo eman zuten (%6)

Covid-19ak jota, atzo, abenduak 3, 5 pertsona ospitaleratu zituzten Nafarroan, (0) ZIUn, eta 5 hildakoren berri eman zuten. Alta eta bajen balantzea egin ondotik, orain 148 daude ospitalean, horietatik 30 ZIUn.

Ikuspegi geografikotik, Iruñean eta Iruñerrian daude positiboen %61, Tuteran %10 eta Lizarran %6. Gainerako positiboak (%23) Nafarroako bertze eskualde batzuen artean daude banatuak.
 

Adin-tartekako kasuen banaketari dagokionez, talde nagusiak 15 urtetik beheitikoak (%23) eta 30-44 urtekoak (%20) dira. 45etik 59ra bitarteko eta 60tik 75era bitarteko adin-tarteetan, positiboen %17 biltzen da, eta %13, berriz, 15-29 urteko taldeari dagokio. Azkenik, 75 urtetik goitikoen taldea %10ekoa da. Kasu berrien batez bertzeko adina 41,7 urtekoa da. Generoari dagokionez, % 52 emakumeak dira eta % 48 gizonak.

Birusak eragindako infekzioen intzidentzia metatuari dagokionez, atzoko kasuak batuz gero, 40.100 pertsonakoa da, eta heriotza kopurua 895ekoa da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun