Juanenea izan da onena Nazioarteko Erremonte Zirkuituko Baionako jaialdian

Ttipi-Ttapa 2019ko ira. 9a, 19:00
Igandean Baionan jokatutako jardunaldiaren aurkezpena.

Irailaren 13an Madrilen jokatuko dute hurrengo jardunaldia

Nazioarteko Erremonte Zirkuituko jardunaldia jokatu dute irailaren 8an, igandean Baionan. Aritz Juanenea saldiastarra izan da jaialdiko onena eta Ionekin batera nagusi izan da: 20-17 irabazi zieten Zeberio II.a eta Azpirozi eta 20-14 Xanti Uterga eta Joxe Jabier Etxeberria III.a doneztebarrei. Hirugarren partidan, Zeberio II.ak eta Azpirozek 20-16 irabazi zieten Uterga eta Etxeberria III.ari.

Nazioarteko Zirkuituko partidak jokatu dituzte dagoeneko Iruña, Zaragoza eta Baionan eta ortzirale honetan, irailaren 13an, Madrilen izanen da.

Sailkapenari dagokionez, atzelarien artean Ion da onena, jokatu dituen sei partidetatik bortz irabazita eta Etxeberria III.a bigarren da (hiru irabazi, hiru galdu). Aurrelarien artean, Zeberio II.a da nagusi (hiru garaipen eta partida bat galdua), Urrizak bi garaipen ditu eta ez du partidarik galdu oraindik eta Juaneneak bi partida irabazi eta bi galdu ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun