‘Mendialdea zoragarria’ argazki-lehiaketa abian da

Herritar zein bisitariek parte hartu ahal izanen dute eta bakoitzak gehienez ere bost argazki bidali ahal izanen ditu.

Argazkiak bidaltzeko epea azaroaren 4a izanen da eta aralarurbasa@gmail.com helbidera bidali beharko dira

Aralar-Urbasa Landetxeen Elkarteak Mendialdea zoragarria argazki-lehiaketa antolatu du. Lehiaketaren helburua eskualdeko ondarea baloratzea da: jendea, natura, paisaia, herria, historia, ohitura, kultura… islatu nahi dute, «gurea dena eta egiten gaituena».

Lehiaketara Arano, Goizueta, Leitza, Areso, Larraun, Lekunberri, Araitz, Betelu, Imotz, Basaburua eta Ultzaman edo inguruan ateratako argazkiak aurkez daitezke. Herritar zein bisitariek parte hartu ahal izanen dute eta bakoitzak, gehienez, bost lan aurkeztu ahal izanen ditu. Bidaltzeko azken eguna azaroaren 4a, astelehena, izanen da eta aralarurbasa@gmail.com helbidean jasoko dituzte.  

Sariak

Irabazleak asteburuko egonaldia jasoko du saritzat (ostatu hartzea eta gosaria barne). Bigarrenak bi lagunentzako bazkaria edo afaria irabaziko du, bertako jatetxe ezagun batean; eta hirugarrenak bertako produktuekin osatutako otarre bat.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.


Izan zaitez harpidedun