Emaitza garbiak utzi ditu laxoa txapelketako hirugarren jardunaldiak

Ttipi-Ttapa 2019ko api. 17a, 20:00
Oizen jokatutako partidan etxeko taldeak irabazi zion Doneztebe Aviari.

Irabazleek 3 puntu eraman dituzte eta galtzaileek ez dute puntuatu, ez baitira 6 jokotara ailegatu 

Emaitza garbiak izan dira Baztan-Errekako 40. Laxoa txapelketaren baitan joan den asteburuan jokatu diren lau partidetan. Denetan ere irabazleek hiru puntuak lortu dituzte eta galtzaileek bakar bat ere ez, horretarako beharrezkoa delako bederen sei joko lortzea.

A taldean doneztebarren arteko derbian Apeztegia nagusi izan zen Titiren kontra (9-3). Bisitari gisa garaipen bakarra lortu zuen Irurita Miguelenek, egungo txapelduna den Donezteben The Moment-en kontra gailendu ondoren (5-9).

B taldean etxekoak garaile bi partidutan: Oitz Kokotxea Donezteben Avia-ri irabazi zion (9-5) eta Irurita Olarik Arraiotz Sagardiari (9-4).

 

Laugarren jardunaldia asteburuan

Aste Sainduko asteburu honetan jokatuko dute laugarren jardunaldia.

A multzoa

Doneztebe Apezteguia-Doneztebe The Moment, larunbatean 16:00etan

Arraioz Zubiondo – Doneztebe Titi, larunbatean 17:00etan

Irurita Miguelene – Doneztebe Mikelo, igandean 11:30ean

 

B multzoa

Doneztebe Zarbonet – Oiz Kokoetxea, igandean 11:30ean

Doneztebe Avia – Arraioz Sagardia, larunbatean 18:00etan

Atsedenaldia: Irurita Olari

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun