erran.eus

Asteburu erabakiorra izanen da eskualdeko futbol talde nagusientzat

  Kirola  Mendialdea

Kopako finalerdia jokatuko du Leitzako Aurrerak eta igoera faseko lehen partida Doneztebek

Denboraldi bukaera bertan dago eskualdeko kirol talde gehienentzat eta partidek gero eta garrantzi handiagoa hartzen dute. Futbol handian, Lehen Maila Autonomikora igotzeko faseko lehen partida izanen du Doneztebek eta Erregionaleko kopako finalerdietako partida Leitzako Aurrerak. Baztanek eta Beti Gaztek ere partida garrantzitsuak izanen dituzte beraien helburuak (igoera faserako sailkatzea baztandarrek, mailari eustea lesakarrek) betetzeko. Gure Txokoak denboraldiko azken partida jokatuko du Matzadan larunbat eguerdian. Beti Gazteko futbol 8ko neskek kopako finalerdietako itzulerakoa ere jokatuko dute, finalerako sailkatzeko aukera handiekin, 4-1 irabazi baitzuten joanekoan.

Asteburu erabakiorra izanen da eskualdeko futbol talde nagusientzat
Kopako finalerako sailkatzeko aukera bikaina dute Beti Gazteko futbol 8ko neskek. | Ikusi handiago | Argazki originala

 

FUTBOLA

Gipuzkoako Ohorezko Mailan

Anaitasuna - Beti Gazte, larunbatean 17:00etan Azkoitiako Txerloia zelaian.

 

Nafarroako lehen maila autonomikoan

Baztan – CD Infanzones, larunbatean 18:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako Preferentetik lehen maila autonomikorako igoera fasean, lehen kanporaketa

Doneztebe – Falcesino, larunbatean 17:30ean Donezteben.

 

Nafarroako Erregionaleko lehen maila kopako final erdia (joanekoa)

Aurrera – Cirbonero B, larunbatean 17:30ean Leitzako Arkiskilen.

 

Gipuzkoako Erregionaleko lehen mailako igoera faseko azken partida

Gure Txokoa – Elgoibar, larunbatean 12:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako jubenilen Liga nazionalean

Baztan – CD Lourdes, larunbatean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako jubenilen lehen mailan

CD Pamplona - Doneztebe FT, igandean 11:00etan Lizasoainen.

 

Nafarroako kadeteen lehen mailan

Baztan – UD Mutilvera, igandean 12:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Nafarroako kadeteen bigarren mailako kopako final zortzirenak

River Ega – Doneztebe, igandean 17:00etan Andosillan.

Berriozar A – Aurrera, larunbatean 17:45ean Berriozarren.

 

Gipuzkoako infantilen lehen mailako kopako final laurdenak

Gure Txokoa – Arrasate, larunbatean 17:00etan Berako Matzadan.

 

Nafarroako infantilen lehen mailan

Mutilvera – Doneztebe, larunbatean 12:00etan Mutilban.

Ardoi B – Baztan, larunbatean 12:00etan Zizur Nagusian.

 

Nafarroako infantilen bigarren mailan

Atarrabia – Baztan, larunbatean 12:00etan Atarrabian.

San Jorge B – Doneztebe, larunbatean 13:15ean Iruñeko San Jorgen.

 

Nafarroako futbol-8 txapelketa kopako bigarren fasea

Neskak

CD Itaroa Huarte A - Beti Gazte, larunbatean 12:30ean Uharteko Aretan.

 

Nafarroako futbol-8

Alebinak

Beti Gazte A – Burlata A, larunbatean 11:30ean Lesakako Mastegin.

CD Asdefor C – Baztan A, larunbatean 11:15ean Sarrigurenen.

Beti Kozkor A – Doneztebe A, larunbatean 10:00etan Lekunberriko Plazaolan.

Bidezarra A – Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Noainen.

CD Iruña B – Baztan B, larunbatean 17:30ean Taxoaren.

Burlata C – Beti Gazte B, larunbatean 10:00etan Erripagainan.

Doneztebe B – JD San Jorge C, larunbatean 11:30ean Donezteben.

Baztan C – CD Iruña C, igandean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

Benjaminak

Beti Gazte C – Doneztebe B, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan B – Baztan C, igandean 09:45ean Elizondoko Giltxaurdin.

Doneztebe C – Beti Gazte B, larunbatean 11:30ean Donezteben.

 

Benjaminak, kopako finalerdiak

Beti Gazte A – Doneztebe A, larunbatean 10:00etan Lesakako Mastegin.

Baztan A – Gure Txokoa A, larunbatean 10:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

 

ARETO-FUTBOLA

Nafarroako infantilen lehen mailan

Aurrera – AD San Juan A, larunbatean 10:00etan Leitzako kiroldegian.

 

ESKUBALOIA

Kadete neskak kopan

Baztango BKT atsedena.

 

Infantil mutikoak kopan

Anaitasuna A – Erreka, larunbatean 11:15ean Iruñeko Anaitasunan.

 

Infantil neskak kopan

Baztango BKT – BM Ardoi, larunbatean 10:30ean Elizondoko kiroldegian.

 

Alebin neskak

Mendillorri - Baztango BKT A, larunbatean 11:00etan Iruñeko Errotxapean.

Baztango BKT B – BM Aldezar, larunbatean 12:00etan Elizondoko kiroldegian.

Cantolagua – Erreka, larunbatean 10:30ean Zangozako Cantolagua frontoian.

 

Aurrealebin neskak

Lagunak - Baztango BKT, larunbatean 10:30ean Barañaingo Lagunak elkartean.

 

SASKIBALOIA

Kadete neskak

Toki Ona Bortziriak – San Cernin B, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Minibasket mutikoak

Toki Ona Bortziriak – Santa Catalina, larunbatean 11:45ean Berako Toki Ona kiroldegian.

 

Minibasket neskak

Toki Ona Bortziriak – Huerto, larunbatean 10:00etan Berako Toki Ona kiroldegian.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa