Ireki kanpainari babesa emateko elkarretaratzea egin dute Baztan-Bidasoaldean

Ttipi-Ttapa 2017ko mai. 8a, 11:25
Ireki kanpainari babesa eman diote Baztan-Bidasoaldean

Ekainaren 17an Gasteizen eginen den manifestaziorako deialdia egin dute

Ireki kanpainari babesa emateko Baztan-Bidasoaldean argazkia ateratzeko bildu ziren Zalainen maiatzaren 5ean. Honen bitartez beraien asmoa Ireki kanpainari babesa ematea zen, ekainaren 17an, Gasteizen, eginen den manifestazioaren deialdia zabaldu eta aldi berean sinadura bilketa indartu (oraindikan martxan dago). «Baztan-Bidasoako langileon bultzadaz preso eta iheslariak etxerako bidean!», adierazi zuten maiatzaren 5eko elkarretaratzean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun