Baztan-Bidasoa bisitariek gehien aukeratu duten opor-lekua da

Ttipi-Ttapa 2017ko api. 11a, 15:09
Eskualdeko landa etxe guztiak beterik daude Aste Santurako. Argazkian, Arizkungo Landaberroa.

Turistei zuzenzutako establezimendu guztiak beteak egonen dira Aste Santuan, Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargotik jakinarazi dutenez 

Joerari eutsi eta bertze urtez Baztan-Bidasoako landetxeak, hotelak, hostalak, kanpinak eta alojamenduak beteta daude Aste Santuari begira. «Ez dago ostatu hartzeko tokirik gure eskualdean, bisitariek bertze behin gu hautatu gaituzte euren oporraldiaz gozatzeko», jakinarazi dute Baztan-Bidasoa Turismoa Elkargotik. 

 

Berandu ospatuko da aurten Aste Santua, apirilaren akabailan, eta ondorioz, bisitari aunitzek Mediterraneoko hondartzetara joateko plana egin dute. Bertze batzuek mendia eta hondartzaren aldeko apostu eginez, Baztan-Bidasoa aukeratu dute, Gipuzkoako zein Iparraldeko kostaldetik hurbil dagoen eskualdean.

Azken orduan inork erreserba bertan behera uzten ez badu behintzat, ehuneko ehunean beteak egonen dira Aste Santuan turistei zuzendutako establezimenduak.

Baztan-Bidasoa mendi aldeko destino gisara sendotu da. Aste Santurako Nafarroa da Espainiako estatuan bisitariek gehien aukeratu duten tokia. Zerrendan bigarrena agertzen da Foru Erkidegoa ( % 96’75) Kanariar Irlen gibeletik (%97’62).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun