Neguan egindako konposta banatuko dute Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 24a, 10:36
Apirilaren 1ean, Bortzirietako mankomunitateak Alkaiaganduen nabean ere banatuko dute konposta.

Martxoaren 27tik 31ra Lesakan, apirilaren 1ean Alkaiagan eta apirilaren 8an Donezteben

Azken urteetan bezala, aurten ere udaberrian sartu orduko jendea loreak jartzen eta baratzean lanean hasiko da. Horregatik, neguan zehar pilatutako konposta banatu behar dute Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek. 

 

Bortzirietan arrakasta haundia izan du konpost banaketa honek azken urteetan eta aurten berrikuntza bezala Malerrekan ere eginen da lehen aldiz.

 

Noiz?

• Martxoaren 27tik 31ra (astelehenetik ortziralera): Lesakako konpostagailuak irekiak egonen dira nahi duenak bertatik konposta hartu ahal izateko. Honako auzo konpostguneetatik eginen da banaketa:

- Azkaine karrika (gasolindegiaren ondoan)

- Albistur (lau blokeen atzealdean)

- Itturrunzubiko plaza

- Bittiria (frontoiaren atze­ko aparkalekuan)

- Bittiriako plaza

- Eltzeta (Aliprox parean)

- Bittiria 45 (Ogi Berri parean)

5. edukiontzia edo edukiontzi marroia jarri zenean, Lesakako auzo-konpostguneak itxi ziren. Hilabete hauetan konposta ondu egin da eta orain prest dago erabili ahal izateko. Beraz, konpost guztia, konposta egiten zutenen artean banatuko da eta konpostagailuak kendu egingo dira.

•  Apirilaren 1a (larunbata): Goizeko 11tan Bortzirietako Mankomunitateak Alkaiagako poligonoan duen nabean.

• Apirilaren 8a (larunbata): Goizeko 11tan Malerrekako Mankomunitateko egoitzan (Donezteben)

 

Norentzat?

Malerreka edo Bortzirietan etxe edo auzo konposta egiten dutenentzat. Norberak bere zaku, poltsa edo dena delakoa eraman behar du konposta garraiatzeko. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun