21 langabetu guttiago daude eskualdean otsail hondarrean

Ttipi-Ttapa 2017ko mar. 3a, 09:46

Langabezian dauden 949 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan 

949 lagunek emana zuten izena Doneztebeko Enplegu Bulegoan otsail hondarrean, ilbeltzean baino 21 guttiagok. Nafarroa osoan %1,27 jautsi da langabezia, eta eskualdean banaz bertzekotik goiti, %2,16.

Adina eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeen artean 393 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 2 guttiago. Adin tarte horretako emakumeen artean ere urtarrilean baino 19 guttiago daude langabezian, 482. 25 urtez beheitikoen artean urtarrileko langabetu kopuru berberak mantentzen dira, 43 gizaseme eta 31 emakume.

Zerbitzuen arloak segitzen du langabe gehien izaten, baina otsailean 15 guttiago daude, 698tik 683ra pasatuz. Industria arloan ere 150etik 144ra pasatu da langabetu kopurua (6 guttiago). Eraikuntzan, urtarrilean baino 2 langabetu guttiago daude, 61 denera. Nekazaritzan, aldiz, lagun bat gehiago dago langabezian, 24 denera, eta aitzinetik lanik egin ez dutenen artean ere 37 lagun daude langabezian, urtarrilean baino 1 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun