Euskalkide egitasmoa prestatu du aurten ere Solaslagunak

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 27a, 08:43
Tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko aukera eskaintzen du Euskalkidek.

Berako eta Elizondoko Zahar Etxekoekin eginen dituzte mintzapraktikak

Urtero bezala ikasturtean zehar hainbat saio jarriko ditu martxan Solaslalaguna egitasmoak. Urteko lehenbizikoa hau izanen da: Euskalkide aldaera Elizondoko eta Berako zahar-etxeetan. Tokian tokiko mintzamolde jatorrak ikasteko eta horretan aritzeko espazioak sortu nahi ditu Baztan-Bortziriak-Malerrekako Solaslaguna egitasmotik abiatu den ekimenak. 

Helburu zabalago batzuetan ere kokatua dago, hizkuntza portaeran eragitea, adinero pertsonekin hartuemanak sortzea eta ondare inmaterialaren eramaleak diren neurrian, hauen esperientzietaz ikastea, bertzeak bertze.

Berako San Jose Zahar Etxean astean ordubetez elkartuko dira, eta zortzi saio eginen dituzte, martxoaren 4tik apirilaren 29ra bitarteko larunbatetan, 11:00etatik 12:00etara.

Elizondoko Francisco Joaquin Iriarte Zahar Etxean, berriz, hiru saio eginen dituzte otsailaren 10, 17 eta 24an, ortzirale arratsaldeko 5etatik 6etara.

Izen emateko 610 920673 telefonora deitu behar da (Oianko) edo solaslaguna@topagunea.org helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun