Tuperrak arraindegietan erabiltzeko kanpainaren balorazioa positiboa egin dute

Ttipi-Ttapa 2017ko urt. 26a, 07:40
2.000 tupper baino gehiago banatu dituzte eskualdeko arraindegietan.

Eguberrietan bukatu zen kanpainaren barnean 2.000 tuper baino gehiago banatu dituzte Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek

Baztango Udalak eta Bortzirietako eta Malerrekako Mankomunitateek, Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen baitan, arraindegietan sortzen diren plastiko eta paper hondakinak saihesteko tupperrak banatu zituzten joan den urte akabailan. Orduan aipatu zen bezala, kanpainaren helburu nagusia hondakinak sortzearen arazoei buruzko gogoeta eragitea, eta erosketak egiterakoan hau kontutan hartzea zen, gure erosteko ohiturek eta erosketak egiteko moduek eragin haundia bait dute sortzen dugun hondakin kantitatean. Azaro akabailan hasi zen tuper banaketa eta kanpainak iraun duen bitartean 2.000 tuper baino gehiago banatu dira. 

 

Honen ondorioz ohikoa bihurtu da gure eskualdeko arraindegietan bere tuperrarekin erosketa egitera doan jendea ikustea eta honi esker azken hilabete honetan eskualdeko milaka erosketetan paper eta plastikoaren erabilpena saihestea lortu da.

Erakunde bultzatzaileetatik partehartzaile guztiak eskertu nahi dituzte hondakinen murrizpenean egin duzuen eta egiten duten aportazioagatik. “Eskertzekoa da herritarren partehartze eta inplikazioa baina eskertzekoak dira baita ere eskualdeko arraindegiek kanpaina hau aitzinerat eramateko emandako laguntza eta erreztasunak. Eskermila denei!”.

Egitasmo honen baitan, tuperraren erabilpenak hainbat erosketa bono eskuratzeko aukera ematen zuen eta hala, eskualdeko arraindegi bakoitzean gastatu ahal izateko bono bana zozketatu da parte hartzaileen artean. Erosketa bono hauek, Baztango Udalak eta Bortziriak eta Malerrekako Mankomunitateek egindako aportazio ekonomikoari eta eskualdeko arraindegi gehienek gehiturikoari esker banatu ahal izan dira.

 

Zozketetako irabazleak

Hauek izan dira zozketaturiko bonoak eta hauen irabazleak:

• ARRAIOZKO SIMPLY ARRAINDEGIA (50 euroko erosketa bonoa): Maria Josefa Oronoz

• ELIZONDOKO BM ARRAINDEGIA (50 euroko erosketa bonoa): Iñaki Bengoetxea

• ELIZONDOKO EROSKI ARRAINDEGIA (50 euroko erosketa bonoa + 2 kilokoko ganbon kaxa): Fco. Javier Olondriz

• ELIZONDOKO BIDEGAIN ARRAINDEGIA (50 euroko erosketa bonoa + izoztuen sorta): Feli Elizagoien

• BERAKO AMALEUN ARRAINDEGIA (60 euroko erosketa bonoa): Miguel Pérez

• ERAKO TXALUPA ARRAINDEGIA (60 euroko erosketa bonoa): Mª Ángeles Retegi

• LESAKAKO ALIPROX SUPERMERKATUKO ARRAINDEGIA (60 euroko erosketa bonoa): Txaro Bengoetxea

• LESAKAKO MAITE ARRAINDEGIA (60 euroko erosketa bonoa): Garbiñe Noble

• LESAKAKO MIQUELAJAUREGUI ARRAINDEGIA (60 euroko erosketa bonoa): Milagros Mendiberri

• ETXALARKO AMALEUN ARRAINDEGI IBILITARIA (60 euroko erosketa bonoa): Marta Maia

• DONEZTEBEKO BENI ARRAINDEGIA (40 euroko erosketa bonoa. Otsailean bertze 20 euro zozketatuko dira): Pili Santxotena

• DONEZTEBEKO SUMA SUPERMERKATUKO ARRAINDEGIA (40 euroko erosketa bonoa + izoztuen sorta): Ana Alegria

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun