Zaragozako erremonte txapelketa azkarrean nagusitu dira Urriza eta Joxe Etxeberria doneztebarra

Ttipi-Ttapa 2016ko aza. 21a, 12:56
Zaragozako erremonte torneo azkarrean jokatu zuten erremontelariak, antolatzaile eta laguntzaileekimn batera.

Igandeko partida erabakigarrian 30-17 irabazi zieten Endika eta Ion-i

Azaroaren 20an jokatu da Zaragozako erremonte txapelketa azkarrean Urriza eta Joxe Etxeberria III nagusitu dira. Hiru bikote lehiatu dira erremontean eta horretaz gain, bertze modalitatetako pilota partidak ere ikusi dituzte Zaragozako Helios Igeriketa zentruko frontoian.

 

Erremonteari dagokionez, lehen partidan Endika saldiastarrak eta Ionek 25-20 irabazi zieten Josetxo Ezkurra II doneztebarra eta Barrenetxea IV.ari. Bigarren partidan, partida horretako galtzaileak aritu ziren Urriza eta Joxe Etxeberria beteranoen kontra. Azken hauek garbi irabazi zuten, 25-17. Beraz, Endika eta Ionek eta Urriza eta Etxeberria III.ak jokatutako azken partidan erabaki zen torneoko irabazlea. Hirugarren partida horretan ikusi ziren tanturik onenak. Halere, azkenean nahiko erraz, 30-17 nagusitu ziren Urriza eta Joxe Etxeberria.

Erremonteaz gain, frobtenisean Coro eta Labordak 20-16 irabazi zieten Zalaya eta Ciudad-i; larruzko paletan Mercado eta Idoipek 30-29 irabazi zieten Velasco eta Velillari eta eskuz, Espinal eta Linzoainek 22-15 irabazi zieten Colás eta Peñar-i.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun