Bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du Bertsozale Elkarteak

Ttipi-Ttapa 2015ko ira. 23a, 09:04
Bertso eskolak lagunartean kantuan aritzeko aukera ematen du.

Malerrekan heldu hasiberriei ere zabalduko zaie aukera

Nafarroako Bertsozale Elkarteak bertso eskoletan izen emateko aukera zabaldu du. Gutxienez lau ikasle beharko dira taldea osatzeko eta hiruhileko bakoitzeko 20 euro kobratuko dira.  Eskualdeko edozein herritan sortu daiteke haur edo gaztetxoen bertso eskola. Eguna eta ordua izena ematen dutenen artean adostuko dira.

 

Izen emateko nafarroa@bertsozale.com edo estiarozena@hotmail.com helbide elektronikoetara idatzi edo 948 143747 telefonora dei dezakete.

 

Malerrekan heldu hasiberrientzat

Bertzalde, Malerrekan heldu hasiberrientzat 10 saioko ikastaroa eskeiniko da. Matrikula 20 euro ordainduko da (10 euro langabe eta ikasleek). Lekua, eguna eta ordua partaideekin zehaztuko da. Izena emateko epea urriaren 8ra bitarte dago zabalik, 948 451746 telefonora deitu edo euskarazerbitzua@malerreka.infolocal.org helbide elektronikoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun