Nafarroako hegaztien VI. Jardunaldiak Baztanen eta Urdazubin eginen dituzte

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko ira. 22a, 08:36
Hegaztien jardunaldien aurkezpenean, Mikel Albisu, Maite Iturre, Juan Goñi eta Santiago Villares.

Iraileko azken asteburuan eta urriko lehenbizikoan solasaldiak, bisita gidatuak, argazki lehiaketa eta bertze hainbat ekitaldi izanen dira 

Nafarroako Hegaztien Jardunaldiak antolatu dituzte seigarren urtez, Urdazubiko Udalak, Baztango Udalak eta Navarra al natural eta Baztan Bidasoa Turismoa erakundeek, bertze zenbait laguntzailerekin batera. Irailaren 21ean egin zuten jardunaldien aurkezpena Bertizen eta bertan izan ziren Santiago Villares. Urdazubiko alkatea, Maite Iturre Baztango zinegotzia, Baztan Bidasoa Turismoa erakundeko Mikel Albisu eta Navarra al Natural erakundeko Juan Goñi.

 

Irailaren 25ean, ortziralean 18:00etan eginen dute jardunaldien inaugurazioa. 18:30ean argazki erakusketara bisita eginen dute Urdazubiko Kultur Etxean eta 19:00etan “Nómadas del viento” filma eskainiko dute leku berean.

Irailaren 26an, larunbatean 10:30ean, Urdazubiko monastegitik abiatuta txangoa eginen dute hegazti, tximeleta eta burruntziak ikusteko Gainekolako bidean. 17:30ean “Zuhaitz zaharrak, bizitzarako zuhaitzak” solasaldia eskainiko du gaztelaniaz Cesar Javier Palaciosek. Gero, “Urazubiko haritza” argazki-lehiaketa hasiko da. Larunbatean 20:00etan, Joaquin Araujoren “El placer de contemplar” eta Juan Goñiren “Los bosques que llevo dentro” liburuak aurkeztuko dituzte Iruritako Jauregiarten eta olerki eta musika gau-ekitaldia Radio Vitoriako Patricia Furlong eta Joaquin Taboada musikari eta musikagilearen eskutik osatuko da.

Irailaren 27an, igande goizeko 10:30ean Urdazubiko milurteko haritzari “Paisaia dastatuz” bisita gidatua gazteleraz, César Javier Palaciosekin. Jóvenes Pajareros taldeko kideekin hegaztiak ikusteko aukera kzanen da. Ikaburuko lezeetan, huhaitzaren peko olerkiak eskainiko ditu Patricia Furlong-ek eta zuhaitzak maitatzeko musika Joaquin Taboadak. 16:30ean “Urdazubiko haritza” argazki-lehiaketaren sari banaketa eginen dute Urdazubiko Kultur Etxean. Iruritako Jauregiarten, berriz, igandean 18:00etan, “Natura: contemplar, comprender, conservar” hitzaldia emanen du Joaquin Araujok.

 

Hurrengo asteburuan ere

Urriaren 2, 3 eta 4an jardunaldietan ekitaldi gehiago antolatuko dira.

Urriaren 2an, ortziralean 20:00etan “Egur zertifikatua: gure basoen etorkizunari begira” solasaldia eskainiko du Gonzalo Anguitak gazteleraz Elizondoko Arizkunenean.

Urriaren 3an, larunbat goizeko 10:30ean Belateko itzulia eginen dute euskaraz Belateko Benta Erreatik abiatuta. 18:30ean “Aldaketa klimatikoa txorien begietatik” hitzaldia eskainiko du gazteleraz Jose Miguel Viñasek Iruritako Jauregian. 20:00etan “Hegaztiekiko maitasuna” solasaldia eskainiko du gazteleraz Jose Luis Gallegok Iruritako Jauregian.

Akitzeko, urriaren 4an, igande goizeko 10:30ean Bertizko Jaurerriko Natur Parketik ibilbide gidatua eginen dute, Jose Luis Gallego eta Juan Goñiren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun