Bidasoko Maisuen margolanak Iruñetik Irunera datoz

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2015ko uzt. 15a, 07:31
Bidasoko Maisuen margolanak Iruñean ikusgai izan dira berriki arte. Orain Irunera ekarriko dituzte.

Uztailaren 17an, ortziralean, 19:00etan eginen dute inaugurazioa Amaia Kultur Zentroan

Bidasoko Maisuak, inspirazioa eta dedikazioa izenburupean, margo erakusketa zabalduko da uztailaren 17an Irungo Amaia Kultur Zentroan. Irungo Pio XII plazan dagoen erakustokian ikusgai izanen da abuztuaren 30era bitarte. 

Darío de Regoyos, José Salis, Ricardo Baroja, Vicente Berrueta, Javier Ciga, Francisco Echenique, Daniel Vázquez, Bernardino Bienabe, Gaspar Montes Iturrioz, Juan Larramendi, Menchu Gal, Elias Garralda, Enrique Albizu, Jose Maria Rezola, Jose Gracenea, Jose Maria Apezetxea, Ana Mari Marin, José Mensuro “Mensu”, Amaia Hernandorena, Jesus Montes, Javier Sagarzazu,  Juan Carlos Olaetxea, Antonio Moreno, Tomás Sobrino,  Xabier Soubelet, Ignacio Larra, Kepa Arizmendi eta Juan Carlos Pikabearen margoak jarriko dituzte ikusgai, Bidasoaldean jaio edo Bidasoaldean margotu zuten 28 artisten lanak.

Aipatzekoa da Irunen baino lehen, apirilaren 30etik ekainaren 14ra Iruñean ikusgai izan dela erakusketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun