Lekaroz, Leitza eta Doneztebeko institutuetako ikasleek kontzertuak eskainiko dituzte aste honetan

Ttipi-Ttapa 2015ko mai. 12a, 07:24
Urtero urtero emanaldiak eskaintzen dituzte institutuetako ikasleek herriz herri.

Asteazkenean Donezteben, ortzegunean Lekarozen eta ortziralean Leitzan

Urtero bezala, aurtengoan ere Lekaroz, Leitza eta Doneztebeko institutuetako ikasleak hiru herri hauetan bilduko dira musika arloan ikasturtean zehar ikasi eta landutakoa eskaintzeko asmotan. Asteazkenean Donezteben, ortzegunean Lekarozen eta ortziralean Leitzan eskainiko dituzte emanaldiak.

 

- Maiatzak 13, asteazkena: Doneztebeko pilotalekuan arratsaldeko 5etan.

 

- Maiatzak 14, osteguna: Lekarozko institutuko polikiroldegian arratsaldeko 5etan.

 

- Maiatzak 15, ostirala: Leitzako  pilotalekuan arratsaldeko 5etan.

 

Kantutegiari dagokionez mota desberdinetako abestiak entzuteko aukera izanen da: euskal abestiak, musika klasikoa, rock estiloko abestiak...

 

 Egitaraua

-SOM (Obrint Pas)

-VIDEO KILLED THE RADIO STAR  (The Buggles)

-BIHOTZ (Ken Zazpi)

-TTIPITTO (Aintzina)

-MENDIAN GORA HARITZA (Amuriza-Imanol)

-MIERDA DE CIUDAD (Kortatu)

-VIVA LA 5ª BRIGADA (Chisty Moore)

-BIHOTZAK SUTAN (Zarama)

-ARROSEN BALTSA (Patxi ta Konpania)  

-QUE TE DEN (Amparanoia)

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun