Bidasoko Maisuen margolanak ikusgai jarriko dituzte Iruñean

Ttipi-Ttapa 2015ko api. 30a, 14:51
Ignacio Larra beratarraren "Clase de brujería" margolana ere ikusgai izanen da Iruñean.

Apirilaren 30etik ekainaren 14ra Rodezno Kondearen Plazako erakustokian

Bidasoako Maisuak, inspirazioa eta dedikazioa izenburupean, margo erakusketa zabalduko da apirilaren 30etik ekainaren 14ra Iruñeko Rodezno Kondearen Plazako erakustokian. Iruñeko Udalak antolatu du erakusketa eta Juan Carlos Pikabea margolari lesakarra izanen da komisarioa.

Darío de Regoyos, José Salis, Ricardo Baroja, Vicente Berrueta, Javier Ciga, Francisco Echenique, Daniel Vázquez, Bernardino Bienabe, Gaspar Montes Iturrioz, Juan Larramendi, Menchu Gal, Elias Garralda, Enrique Albizu, Jose Maria Rezola, Jose Gracenea, Jose Maria Apezetxea, Ana Mari Marin, José Mensuro “Mensu”, Amaia Hernandorena, Jesus Montes, Javier Sagarzazu,  Juan Carlos Olaetxea, Antonio Moreno, Tomás Sobrino,  Xabier Soubelet, Ignacio Larra, Kepa Arizmendi eta Juan Carlos Pikabea beraren margoak jarriko dituzte ikusgai, Bidasoaldean jaio edo Bidasoaldean margotu zuten 28 artisten lanak.

Inaugurazio ekitaldia apirilaren 30ean, ortzegun arratsaldeko 17:30ean eginen dute eta maiatzaren 16an, 18:30ean bixita gidatua ere eskainiko dute, Juan Carlos Pikabea erakusketaren komisarioarem eta Pello Fernandez Oyaregui, Ciga Fundazioko idazkariaren eskutik.

Maiatzaren 1etik aitzinera, asteartetik ortziralera 18:30etik 21:00etara, larunbatetan 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara eta igande eta besta egunetan 12:00etatik 14:00etara irekiko dituzte erakusketa aretoaren ateak.

Aipatzekoa da erakusketa hau Irunen ere jarriko dutela, Amaia KZ erakustokian uztailaren 17tik abuztuaren 30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun