Nafarroako Bertsolari Txapelketa 2015

Eneko Lazkozek irabazi du Burlatako finalaurrekoa eta finaleko zortzikoa erabakita geratu da

Burlatako Kultur Etxean jokatutako Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoan Eneko Lazkoz sakandarrak eskuratu ditu puntu gehien eta haren atzetik izan dira Oskar Estanga, Saioa Alkaiza, Aritz Saragueta, Migel Mari Elosegi “Luze” eta Oier Lakuntza, hurrenez hurren. Burlatako saioaren ondotik erabakia gelditu da martxoaren 28an Elizondon finala jokatuko duen zortzikotea: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

270 bertsozalek gogotik jarraitu zuten martxoaren 15ean izandako hirugarren eta azken finalaurrekoa. Gorabeherak salbu, sei bertsolariek bertsoaldi ederrak egin zituzten, publikoaren txalo eta barreek erakutsi bezala. Azkenean, Eneko Lazkozek saioa irabazita finalerako txartela eskuratu zuen eta Oskar Estanga ere bigarren izanik, jarraian ezagutu ahal izan zen sailkapen orokorraren arabera, finalean egongo da. Hona hemen Burlatako emaitzak:  

SAILKAPENA

Eneko Lazkoz; 338’5 puntu

Oskar Estanga; 321’5 puntu

Saioa Alkaiza; 316’5 puntu

Aritz Saragueta; 305’5 puntu

Migel Mari Elosegi ‘Luze’; 302’5 puntu

Oier Lakuntza; 294 puntu

Finaleko zortzikoa

Burlatako saioaren ostean, erabakita gelditu da martxoaren 28an Elizondon jokatuko den finaleko zortzikoa: Julio Soto, Xabier Terreros, Eneko Lazkoz, Aimar Karrika, Ander Fuentes “Itturri”, Eneko Fernandez, Oskar Estanga eta Julen Zelaieta.

Finalerako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke edo ondorengo salmenta puntuetan: Iruñean Karrikiri dendan, Leitzan Maimur liburudendan, Lesakan Okindegian, Lekunberrin Lanbroa liburudendan, Etxarri-Aranatzen Xapatero tabernan eta Elizondon Fantxike dendan zein Intza ostatuan.

Txapelketaren gaineko informazio guztia eta eguneratua www.bertsozale.eus atarian aurkituko duzue.

TTIPI-TTAPA da Nafarroa Garaiko mendialdean dagoen euskarazko hamaboskari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aitzinera egiteko.

Izan zaitez harpidedun