Elkartasun kate zabala osatu da Felix familiaren inguruan sute batek beren etxaldea eta karabana osoki suntsitu baititu. Istripuaren ondorioz, egoitzarik gabe gelditu dira laborari hauek. 500 metra karratuko borda desegin zuen suak. 300 ardietatik 30 hil ziren eta bertzeek ihes egitea lortu zuten baina kea irentsi zutelako garai batez ezin dute beren esnea saldu.