66 urteko saratar bat hil da Senperen izandako auto istripuan

Ttipi-Ttapa 2014ko abe. 10a, 09:53

76 urteko bertze laguna ari zen gidatzen eta autoa bidetik atera eta kontrako bidean zihoan ibilgailuaren kontra talka egin zuen

Ezbeharra astearte goizean gertatu zen, 10:00 aldera. Antza, Ainhoako 76 urteko emakumezkoa ari zen gidatzen eta berarekin zihoazen bere senarra eta saratarra. Gidariak autoaren kontrola galdu eta bidetik atera zenean kontrako norantzan zetorren bertze ibilgailu baten kontra egin zuen talka.

66 urteko Sarako gizonezkoa hil zen asteartean Senperen izandako auto istripuan. Ezbeharra 10:00 aldera gertatu zen, Baionarako bidean. Gidariak autoaren kontrola galdu zuen eta kontrako norantzan zetorren autoarekin egin zuen talka. Istripuaren ondorioz, autoan zihoan pertsonetako bat hil zen, saratarra, hain zuzen. 76 urteko Ainhoako emakumezkoa ari zen gidatzen eta honen senarra ere autoan zihoan. Bi hauek arin zaurituak izan ziren.

Istripua gertatu zen tokira Senpere eta Donibane Lohizuneko suhiltzaileak hurbildu ziren, polizia eta medikuak ere bai. Saratarra erreanimatzen saiatu ziren baina bertan hil zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun