21,4 milioi euro nekazari gazteek jarduera has dezaten eta ustiategiak modernizatzeko

TTIPI-TTAPA 2014ko mai. 14a, 11:07

160 herritako 543 onuradunek jasoko dute Nafarroako Gobernuaren laguntza

Nafarroako Gobernuak 21.361.832 euroko gastua onartu du nekazaritza ustiategiak modernizatzeko eta nekazari gazteek jarduera hasi ahal izateko bultzada emateko asmoz. Dirulaguntza hau 160 herritako 543 onuradunek jasoko dute (471 gizonezkp eta 72 emakumek). Neurri honekin, 59.800.988 euroko inbertsioa eginen dute lehen sektorean. Kalkulatu denaren arabera, 1.709 lanpostu finkatu edo sortuko dira.

Laguntza horiek Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020ko Programaren baitan eman eta 2016 (11,7 milioi euro) eta 2017 (9,7 milioi euro) urteko ekitaldietan ordainduko dira.

Emandako laguntza osotik, 16,14 milioi euro nekazaritzako ustiategiak modernizatzeko 390 proiektutarako izango dira. Inbertsioa 45.885.004,47 eurokoa izanen da guztira. Gainerakoa (5,21 milioi euro) gazteak lehen aldiz lehen sektorean hasteko 153 proiektu finan­tza­tzeko erabiliko da. 13.915.984,94 eurokoa da inbertsioa guztira.

Laguntzen ezauga­rri aipagarrienetakoa da lehentasuna emanen zaiela nekazaritza ogibide nagusitzat dutenei eta inguru kaltetu eta menditsuetan dauden ustiategiei. Hori kontuan izanik, emandako 543 espedienteetatik 416, hau da, inbertsio osoaren % 83a nekazaritzatik bizi direnei zuzendua dago. Bestalde, laguntza jaso duten proiektuen % 76 inguru kaltetu edo menditsuetakoak dira, eta emandako laguntza osoaren % 79,6 jasoko dute (17 milioi euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.

Egin TTIPI-TTAPAren lagun