Sunbillako herriak albiste txar bat izan zuen azaroaren 12an. Goizeko 10:20ean istripu baten ondorioz Josetxo Ganboa Zubieta hil zen. Josetxok bizi guztia igeltsero bezala egina zuen lan eta orain dela bi urte gutti goiti beheiti jubilatua zen. Ulibeltzak Elkarteko bazkidea zen eta bere afizioetako bat ehizara joatea zen. Doluminak bere familiari.