Soldata-gastuak murriztu eta lanaldia luzatu egin nahi ditu Arcelorrek

TTIPI-TTAPA 2012ko ira. 20a, 09:57
Arcelorren Legasako lantegia. Artxiboko argazkia

Soldata-gastuak %25 guttitzeko asmoa iragarri du enpresak

 Abenduaren 31n bukatuko da Arcelor M­i­ttal enpresan orain indarrean dagoen lan hi­tzarmena, baina zuzendaritzak dagoeneko iragarri du Espainiako Gobernuak joan den otsailean onartutako lan erre­formari probetxua atera nahi diola. Hori gertatuko da aitzinetik akordiorik lortzen ez bada, eta antza, ez du itxura haundirik. Ajuste edo doikuntza plan gogo­rrak iragarri dituzte enpresatik.

Zuzendaritzak proposatu duenaren arabera, estatu espainiar guztiko Arcelorreko langileen soldatak izoztu egin nahi ditu heldu diren hiru urteetarako. Ho­rrez gain, urtean hamabi egun gehiagoz lanaldia luzatu nahi die. Soldata-kostuak %25 jei­tsi nahi ditu Europa hegoaldean altzairuak ahal­menik ez duela argudiatuz eta bertzetik, gaur egungo produktibitate-sari edo prima finkoak aldakorrekin ordezkatu nahi ditu, eta horrek soldatak mu­rriz­ketak ekar ditzake. Gisa berean, antzinatasun osagarria izoz­teko asmoa aitzineratu du. 
 
Egun hauetan langileen ordezkarientzat kontsultarako epea zabalik dago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun