Merkataritzak oldar berria hartu du Ibarrunen zabaldu duten saltoki gunearekin

Franck DOLOSOR 2011ko uzt. 8a, 14:14

Merkealdiak hastapen arrakastatsua izan du. Auzotarrak pozik erosketak hurbilago egiteko aukerarekin

Ereiaroaren 2a egun seinalatua izan da he­rriko merkataritzaren­tzat eta kontsumi­tzai­leen­tzat. Alde batetik, merkealdia molde biziki arrakastatsuan hasi zen Karrika Nagusian berriki ideki den jan­tzi saltegian. Horko bi saltzaileek, Sylviak eta Marinak, lan haundia izan zuten bezero guziak errezebitzen eta laguntzen goiz goizetik hamarnaka lagun hurbildu baitziren saltegirat jantzien bilat usaian baino prezio apalagoan.

Bertzalde, egun berean zabaldu zen Iba­rrungo saltegi gunea. Beren ateak ideki dituzte jadanik egunkari saltokiak, okindegi-gozotegiak eta ostatu be­rriak. Ondoko asteetan, Iba­rrungo ileapain­degia tokiz aldatuko da eta egoi­tza salgune berri hortan izanen du. Baliteke banku bat ere izatea ondoko hilabeteetan.

Merkataritza gune berriak he­rritar frangoren ohiturak aldatuko ditu eta iba­rrundarrak, konparazione, pozik daude ez baitute gehiago maiz gainezka den karrikaraino joan behar ogiketa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun