Urtarrilaren 15az geroztik abian da neguko basozaintza kanpaina, Nafarroako Gobernuak basoetan suteak prebenitzeko eta itzaltzeko egiten duen kanpaina, alegia. Gainera, iazko bideari segituz, apirilaren 10era arte, baliabide material eta giza baliabide gehiago paratu dituzte larreak erretzerakoan pizten diren suak kontrolatzeko: Oronoz-Mugairiko eta Auritzeko parkeetan 18 gidari eta 10 peoi osagarri daude, baita indartze materiala ere, hala nola, ibilgailuak eta bizkar-zorroak. Ohi bezala, EPRIF taldearen laguntza ere izanen da.