Abuztuan ere %6,87 egin du goiti langabeziak eskualdean

TTIPI TTAPA 2010ko ira. 16a, 13:16

Uda denboraldia lan­ga­­beziak beheiti egiten duen garaia izaten da normalean. Baina, iaz bezala, aurten ere ez da halakorik gertatu eskualdean. Uztailean ekainean baino 18 langabe gehiago izan ziren eta abuztuan ere kopurua nabarmen haunditu zen (71 langa­be gehiago). 1.105 lagunek emana zuten izena Doneztebeko En­plegu Bulegoan, uztailean baino %6,87 gehiagok. Doneztebeko Bulegoaren bidez, 387 kontratu egin ziren abuz­tuan, baina horietatik 24 izan ziren mugagabeak. Adi­na eta sexuari dagokionez, 25 urtez goitiko gizasemeetan somatu zen igoerarik handiena (430etik 492ra igo zen) eta adin ho­rre­tako emaku­meetan 481etik 489ra igo zen. 25 urtez beheitiko gizasemetan, 82tik 81era jau­tsi zen eta emakumeetan 41etik 43­ra igo. Lan arloei dagokienez, zerbitzuen arloak dauka langabe gehien, eta abuztuan igo egin zen (588tik 604ra). Halere, Saverako erregulazioaren ondorioz, industrian somatu zen igoerarik haundiena (265). Eraikuntzan ere goiti egin zuen langabeziak (149); nekazaritzan jautsi (19) eta aitzinetik lanik egin ez zutenak 68 ziren abuztu hondarrean, uztailean baino 1 gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun