Krisiaren Kontrako 2010eko Planaren barne, teknologia berrien garapenera eta efizientzia energetikora bideratutako dirulaguntza deialdia egin zuen Nafarroako Gobernuko Toki Administrazio Departamentuak bere garaian, eta deialdi horren bitartez, 143.859,97 euroko dirulaguntza hartuko dute eskualdeko 23 udalek:
ARANTZA. administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
ARESO. Herriko argi-fluxuaren murriztailea: 4.000 euro
BAZTAN. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 13.500 euro
BAZTAN. Udaletxeko efizientzia energetikoa hobetu: 15.000 euro
BERA. Herriko argiteriaren efizentzia energetikoa: 10.000 euro
BERA. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
BERTIZARANA. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
DONAMARIA, OIZ, URROZ ETA BEINTZA-LABAIEN. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
DONEZTEBE. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
ELGORRIAGA. Urruneko Zerbitzu Zentroan sartu eta web orria argitaratzea: 3.360 euro
ERATSUN. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
ETXALAR. Herriko Etxea eta eskola zaharretan: 4.000 euro
ETXALAR. Gizarte informazioa eta administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
EZKURRA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
GOIZUETA. Herriko argiteria zaharberritu eta hobetu: 3.999,97 euro
IGANTZI. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
IGANTZI. Eskolako lehiak aldatu: 4.000 euro
ITUREN. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
LEITZA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 8.500 euro
LEITZA. Gizarte eraikina zaharberritu 10.000 euro
LESAKA. Udaletxean administrazio elektronikoa paratzeko bigarren fasea: 8.500 euro
SALDIAS. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
SUNBILLA. Administrazio elektronikoa paratu eta herritarren zerbitzua hobetu: 3.500 euro
URDAZUBI. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro
ZUGARRAMURDI. Administrazio elektronikoa paratu: 3.500 euro