Bera, Lesaka, Elizondo eta Doneztebeko merkatariek formazio ikastaroak eginen dituzte irailean, urrian eta azaroan

Ttipi-Ttapa 2010ko ira. 1a, 12:57

Elizondo, Bera eta Lesakako ikastaroetan parte hartzeko tokia badago oraindik

Merkatari ttikiak indartzeko helburuarekin, formazio ikastaroak eginen dituzte eskualdeko merkatariek udazken honetan. 60 autonomo eta langile ariko dira irailean hasi eta azaroan bukatuko diren ikastaroetan.

Iraileko hirugarren astean, Donezteben bezeroarenganako arreta hobetzeko teknikak landuko dituzte. Urriaren 18tik 29ra, berriz, komertzioa kudeatzeko informatika ikastaroa eskainiko da Elizondon. 20 ordukoa izanen da.

Azaroan, erakusleihoaren inguruan bertze ikastaro bat eskainiko da Lesakan. 20 orduko saioa izanen da eta azaroaren 2tik 15ra emanen da. Beran, azkenik, paketeak egin eta biltzeaz ariko dira, azaroaren 16tik 22ra eginen den 10 orduko ikastaroan.

Izen-ematea

Elizondo, Lesaka eta Berako ikastaroetan parte hartzeko oraindik badago aukera. Sektoreko langileek eta langabeek eman dezakete izena eta Nafarroako Merkatarien Federaziora deituz edo idatziz egin behar da: 948 23 99 08 edo formacion@comercionavarra.com.

Horrez gain, udaberrian ere ikastaro gehiago eginen direla iragarri dute Merkatarien Federaziotik. Bera, Elizondo eta Donezteben izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun