Aspaldiko Trinitate Egunik jendetsuena izan da aurtengoa

Arkaitz MINDEGIA 2006ko uzt. 17a, 12:18

Aurtengoan ere Trinitate Egun jendetsua izan zen. Goiz goizetik jende asko hurbiltzen joan zen Mendaurko kaxkora, eguraldi eguzkitsu eta beroaren laguntzaz. Urtegian ere giro ona zegoen, jendea bazkaltzen, dantzan… eguna herrian bukatu zen dantzaldiarekin. Aurtengo bitxikeri bat, urtegiko bidean uraren tuboa eramaten duen horretan zegoen: motoa zintzilik eta kartel batean hau jartzen zuen: «Txibatoak ez, motorzaleak bai». Joan den urtean herriko gazte batzuri isuna jarri zieten motorrarekin harrapatuta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun