Ikasturte akabaila Landagain eskolan

Joseba eta Nerea 2006ko uzt. 14a, 11:40

Landagain eskolako haurrek oporrak hartu dituzte. Haurren Egunaren ondotik, ikasturtea ekainaren 21ean akabatu zuten. Urtero bezala, besta giroan ospatu zuten azken eguna. Bertiz Abentura Park-era egindako eskurtsio batekin erran zioten adio haur eta irakasle guztiek aurtengo kurtsoari. Goiza kirol abenturak egiten pasatu ondotik, arratsaldean Lekarozko igerilekuan izan ziren. Modu polita irakasle eta ikaskideak agurtu eta udako oporrak hasteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun